17-12-2025 Miércoles, semana - adviento
Bizkeliza 5 Kultura 5 “Modernotasun-sena”, Javier Novo Gonzalezen berbaldia, bihar Eleiz Museoan
17.12.2025

“Modernotasun-sena”, Javier Novo Gonzalezen berbaldia, bihar Eleiz Museoan

Javier Novo Gonzalez Kontserbazino eta Ikerketarako Bilboko Arte Ederren Museoko koordinatzaileak berbaldia eskeiniko dau bihar -abenduak 18, eguena-, Eleiz Museoan, "Modernotasun-sena" goiburuaren harira. Novoren berbaldi hau, Eleiz Museoak eta Bilboko Arte Ederren Museoak batera antolatu daben eta joan dan astelehenez, abenduak 15, inauguratu zan aldi baterako erakusketari lotuta dago. Erakusketa horretan, bizkaitar artean aurkitzen diran erlejino-mezuak jasotzen dabezn 60 artelan baino gehiago ikusi daiteke (XIX. gizaldia-XX. gizaldiaren hasiera). 2026ko maiatzaren 10era arte egongo da zabalik. Gainera, egunotan, "Munduko jaiotzak" dagoz ikusgai Eleiz Museoan (Gizakunde plaza 9B, Bilbao), urtarrilaren 4ra arte eta "Komentuko gozokiak" azoka dagorren barikura arte (abenduak 19). 

Bizkaiaren espiritua artean:

XIX. gizaldiaren erdialdetik aurrera, bizkaitar gizartean fedea erabat sustraituta egoan eguneroko bizitzan, ez bakarrik eremu espiritualean, baizik eta politika, ideologia eta heziketa arloan be. Halanda be, XIX. gizardira arte erakunde erlijiosoek ez eben finkatu agerpen handiagoa eta egiteko erabakigarria eremu publikoan. 

https://youtu.be/ljwX-KQApsw

Bigarren industria-iraultzak (1874-1914) ekarri ebazan aldaketek goitik behera aldatu eben tradizinoak ulertzeko eta bizitzeko era. Landa-, itsas-, lan- eta uri-eremuek, bizitzaren antolamenduan funtsezko atal zan oinarri espirituala eben.

Eleiz Museoa erakusketa

Artikulua osorik “Alkarren Barri/Comunicación” aldizkariaren abenduko alean:

https://issuu.com/barriatv/docs/alkarren_barri_315_azaroa-noviembre_700dd2babb6b28/31