23-12-2024 Lunes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Omenaldia Txomin Bereciartuari eta bere autobiografiaren aurkezpena
15.12.2023

Omenaldia Txomin Bereciartuari eta bere autobiografiaren aurkezpena

Atzo, Novia Salcedo Fundazinoaren egoitzan, omenaldia egin eutsen fundazinoaren sortzaile eta joan dan martxora arte, hau da hil zan arte presidente izan dan Txomin Bereciartua Eleizbarrutiko abadeari.

Novia Salcedo Fundazinoak ekitaldi atsegin eta beroa antolatu eban, giro ona somatu zan partaideen artean eta bertaratutako guztiek maitasun eta autorpena eskaini eutsen azken eguneraino ilusinoz beteta bizi izan zan gizon berezi eta polifazetiko honi, Bertan izan ziran Juan Mari Aburto Bilboko alkatea; Eneko Goia Donostiako alkatea, Mikel Torres Portugaleteko alkatea eta Txominek bizitzako aldi desbardinetan lagun izan ebazan pertsonak: sendia, lagunak, Fundazinoko kideak, laguntzaileak..

Omenaldia Bereciartuari
Begoña Etxebarria, Eneko Goia, Alejandro Echevarria, Juan Mari Aburto, Joseba Segura eta Luis Cañada.

Eroapena, jakinduria eta apaltasuna

Gotzainak “Bereciartuaren izaera guztiz adeitsua” nabarmendu eban. Eta bisitatzera joaten zanean izaten ebezan solasaldiak gogoratu ebazan: “eroapen, jakinduria eta apaltasun handiko gizona zan”. Segurak nabarmendu ebanez, Txominek ideia argia eban: “berak argi eukan zerbait eraikitzeko, inork, distiratsuena izanda be, ezin dauala bakarrik jardun eta ezinbesteko dauala gaitasunak dabezan pertsonen talde egonkorrra”. Ondoren, talde horri hazten eta finkatzen itzi behar jako. “Horixe egiten eban Txominek, egoki, ondo, uste osoz eta naturaltasunez eta nik eskerrak emoten deutsadaz Jainkoari bere bizitza osoagaitik”.

Omenaldia Bereciartuari
On Joseba Segura gotzaina

Bereciartuak gazteakaz egin eban lana be gogoratu eban On Joseba Segura gotzainak: “bizitza osoan kontuan izan eban ardatzetik jardun eban gazteakaz: heziketa lehenetsiz. Gainera, gaur egun alderdi teknikoa, asko baloratzen dan negozio, ingenieritza eta antzeko eskoletan emoten dan heziketatik desbardina dana, hau da, giza alderdia eta alkartasuna, hazkunde pertsonala, beste batzukaz batera taldea eta alkartea egitea nabarmentzen dituana. Horixe zan garrantzitsua beretzat eta hori ez da hainbeste baloratzen gazteei zuzendutako heziketan. Bakotxak ahal dauan moduan atara behar dau bizimodua2.

Omenaldia Bereciartuari

40 urte

Novia Salcedo Fundazinoak 40 urtetik gora daroaz gazte enplegua eta bekak sustatzen. Fundazinoak argiaratu dau atzo aurkeztu zan “Txomin Bereciartua, memorias y recuerdos” liburua eta Identitas Historia Corporativa dalakoak koordinatu. Bereciartuaren beraren memoriak jasoten ditu, bizitzako azken txanpan idatzitakoak eta munduari eta gizaldian izandako bilakaerari buruzko hausnarketak.

Bereciartuak haurtzarotik erretiroa hartu arteko ibilbidea kontatu dau. Martxan jarri ebazan askotariko gizarte ekimenak nabarmentzen ditu eta eskaut mobimentuaren hastapenetan emon behar izan ebezan urratsak be kontatzen ditu.

Beste aurkezpen bi, atzo, Bilbon

Goizez, liburu bi aurkeztu ziran Barria Eleizbarrutiaren egoitzan (Plaza Barria, 4).

“Caminar juntas y juntos. Soñar la Iglesia, vivir la misión”

Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) “Caminar juntas y juntos. Soñar la Iglesia, vivir la misión” (HOAC Argitalpenak, 2023) liburua aurkeztu eban.

HOAC

Eloisa Larreak (HOAC) moderatzaile-lanetan jardun eban ekitaldian, Jesus Martinez Gordo abade, Espainiako Iparraldeko Teologia-fakultateko (egoitza Gasteizen) katedradun erretiratu eta kapitulu baten egilea, Gotzainen Sinodoan parte hartu dauan eta beste kapitulu baten egilea dan Maria Luisa Berzosa lekaime, teologo eta hezitzailea eta Marimar Gonzalez HOAC mobimentuko konpromisoaren arloko arduradun nagusia izan ziran.

HOAC
HOAC

Fernando De Los Ríos. La construcción del estado laico”

Carlos Garcia de Andoinek bere liburua aurkeztu eban: “Fernando De Los Ríos. La construcción del estado laico”. García de Andoinegaz batera, Anabella Barroso BIzkaiko Eleizaren Historia Artxiboko zuzendariak parte hartu eban ekitaldian eta “dagoeneko hainbat unibertsitatetan lantzen diharduen” liburua dagokion testuinguruan kokatu eban.

Carlos Garcia de Andoin eta Anabella Barroso