22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Opil solidarioa: ez da kostatzen dana, balio dauana baino
28.12.2023

Opil solidarioa: ez da kostatzen dana, balio dauana baino

Gaur goizean aurkeztu da datorren barikuz, urtarrilak 5, Bilboko Plaza barrian 10:00etatik 14:30etara ospatuko dan Errege-opil solidarioaren XX. ekitaldia. Ekimen hau, 2005ean jarri eban martxan Caritas Bizkaia erakundeak gizartea ume eta gazteek jasate daben bazterketa eta pobretasunaren aurkako borrokara erakarteko. Gaur egun be helburu bera dau: "sentiberatasuna biztu eragiten daben arrazoien aurrean eta dirua batu adin txikiko horreen bizi-baldintzak hobetzeko garatzen diran egitasmoetara zuzentzeko". Gura daben guztiek opil zati bat eta baso bete txokolate eskuratu ahal izango dabe euro baten truke.

Urtarrilaren 5ean, Caritas Bizkaia erakundeak opil solidarioaren 3.500 zati banatu guta ditu Bilboko Plaza Barrian. Dozenaka boluntariok lagunduta egingo da banaketa. Ekitaldi ofiziala eguerdiko 12:00etan izango da eta bertan batuko dira herri eta eliz agintariak eta bizkaitar gizartearen ordezkariak. Gaur egin da aurkezpena eta bertan izan dira Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendaria eta Monika Martin familia harremanetarako eta haurtzarorako erakundeko arduraduna.

Kezka, prezioen igoera dala-eta

Aurton, Caritas Bizkaia erakundeak nabarmendu dauanez, familiarik pobreenentzat “sarrerek igoera eskasa izan dabe eta gastuen gorakada, egundokoa izan da”.

Familiarik pobreenak oinarrizko atal bitara zuzentzen dabe aurrekontuaren zati nagusia: etxebizitza (%43) eta elikadura (%20). Arlo kritikoak biak ala biak, prezioen gorakadaren eraginez. Bakardaea eta adin txikikoen ardura daben familiek bazterketa jasateko daben arriskua be askotan aitatzen diran arazoak dira.

Caritas Bizkaia erakundeak alkartasuna eskatu deutse barriro be herritarrei eta erakunde publikoei. Partaidetza, alkarte garapena eta zaintzak sustatzeko eskatu dau.

Arreta 2.000 neska-mutiko ingururi

Caritas Bizkaia erakundearen behin-behineko datuen arabera, 2023an izan ebezan esku-hartzeen %45 inguru adin txikikoak dabezan familiakaz gauzatu ziran. Arreta 2.430 neskato-mutikorengana iristen da eta horreetatik 507k gizarte-hezkuntza laguntzarako egitasmoetan parte hartzen dabe Bilboko Eleizbarrutiko lurralde osoan.

En la presentación han participado Elena Unzueta, directora de Caritas Bizkaia y Monika Martín