Lehenengo ekitaldian jardueraren nondik norakoak ezatutu eta bigarrenean ikasleakaz parte hartu ondoren, oraingo honetan, Otxarkoaga ikastegiak zuzeneko laguntza eskeiniko deutso antolakuntzari Marokorako dan 1.500 osasun-materialaren garraioan. Ikastegitik azaldu dabenez, “holan egitasmoa eskura doguzan denpora eta baliabideei egokituko deutsagu, alkartasun eta heziketazko xede nagusiari uko egin barik”.
Otxarki Fundazinoaren eta Bultz-Lan Consulting erakundearen laguntzari esker eta Zurekin Bus enpresak ibilbailua lagata, espedizinoak -LHko irakasle bi- talde antolatzaileko kide lez bidaiatzen dihardu.
Espedizinoa energiari, osasunari eta lankidetzazko ekoizpenari lotutako heziketa eta gizarte barrikuntzarako egitasmo barrietara zabaldu da eta nazinoarteko alkartasun eta lankidetzarako konrpomisoa sendotu egin dau.
Alkartasunezko materiala kudeatzeaz eta sailkatzeaz gainera, irakasleek esperientzia eta ideiak jasoko ditu, hurrengo ekitaldietan ikastegiak bere egitasmo tekniko eta hezitzaileak garatu dagizan.
Ekitaldi honetan, kooperazino farmazeutikoan espezializatutako erakundeakaz batera osasun-amateriala eroatea eta laguntza premina gorrian dagozan inguruneeteara heltzea bermatzea da Otxarkoaga ikastegiaren egitasmo nagusia. Horregaz batera, ikastegia probaren barruak diran ekimenak ezagutuko ditu, esate baterako, konponbide tekniko errazak egitea -esate baterako gurpil-aulkiak material eskuragarriakaz edo instalazino fotovoltaiko bakunak- baliabide urriko inguruneetarako.
Espedizinoa otsailaren 5ean atara zan Murtziara han materiala jasotzeko eta ondoren Algecirasera joango da eta ibilbideari ekingo deutso.
Jarduera honegaz, Otxarkoaga ikastegiak lankidetza, gizarte barrikuntza eta benetako egitasmoetan oinarritutako ikaskuntzagaz konprometitutako Lanbide Heziketaren aldeko hautua indartu egiten dau. consolida su apuesta por una Formación Profesional comprometida con la cooperación, la innovación social y el aprendizaje basado en proyectos reales.







