Apirilaren 22an, astelehenez, Maria Luisa Berzosa Jesusen Alabak ordenako monja eta Gotzainen Sinodoko aholkulariak jardungo dau, “Eleiza abegitsu, errukitsu eta barneratzailea” gaiaren inguruan.
Martitzenez, apirilak 23, esperientzien mahaia ospatuko da eta aniztasunaren aberastasuna bizi aben alkarteek parte hartuko dabe: Vitoria-Gasteizeko Andra Mari parrokia (alkarte abegitsu eta barneratzailea) eta Itaka-Eskolapioak alkartea (aniztasunean bizilagun izan).
Sailari amaiera emoteko, eguaztenez, hilak 24, hainbat lekukotasun entzuteko aukera izango da: Betania taldea, Eskaut mobimentua, Marian Caselles CECOkoa eta Mª Jesus Sanz FRATERekoa, azken biok ahalmen-urritasuna daben pertsonen alkarteak ordezkatuz.
Izen-emoteak hemen