02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Pastoral kuriari lotutako laikoen urteroko erretiroa
29.01.2024

Pastoral kuriari lotutako laikoen urteroko erretiroa

Gaurtik -urtarrilak 29- eguaztenera arte -urtarrilak 31- ospatuko da Laikotzarako Idazkaritzak pastoral kuriara lotutako laikoentzat antolatzen dauan erretiroa. Teo Corral Karidadeko karmeldarrak lagunduta igaroko dabez hiru egunok Berrizen (Barnezabal) izena emon daben 39 lagunek.

“Itxaropen iraunkorra” goiburuaren haritik egingo dan erretiroan, laikoek hausnarketa egingo dabe eguneroko bizitzan Jesusen atzetik jarraitzeari buruz.

Teo Corral

Karidadeko moja karmeldar hau Gasteizkoa da eta 4 urte daroaz Bilbon bizitzen. Gizarte-langilea da, lizentziaduna Teologia Moralean eta 25 urte emon ditu afrikar kontinentean (azken biak Ceutan. Hasieran, tratu txarrak jasaten dabezan umeakaz, kalean bizi dan jenteakaz, pertsona-salerosketaren edo sexu indarkeriaren biktimakaz jardun eban eta azken urteetan errefuxiatuen eta desplazatuen kanpamentuetan.

Gaur egun, Bilbon, Teo Corralek azaldu dauanez, “gure alkarteak gertutik jarraitzen ditu migrazinoari lotutako errealidadeak. Lagun Artean alkarteagaz lankidetzan, emakume etorkinak hartzen doguz gure etxean”. “Ruaj” taldeari be laguntzen deutso, heziketa-saioak, erretiroak eta gogo-jardunak sustatuz.

Barnezabal, en Berriz