27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko asteko barriak
28.01.2024

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Enkarterriko enpresa-sorkuntzarako ideien lehiaketa Sopuertako San Viator ikastetxearen eskutik.

EBI sareko Sopuertako San Viator ikastetxeak Ekinenkarri, ekintzailetza-egitarauan esku-hartzen dau.

Jose Luis Gutierrez Amesti

Jose Luis Gutierrez Amesti Eleizbarrutiko abadea hil da, 92 urte ebazala.

Gutierrez Amesti Sodupen jaio zan eta Pobeña, Muskiz, Aranguren eta Sanfuentesen jardun eban.

San Bizente Martiria

Urtarrilaren 22an, San Bizente Martiriaren eguna.

San Bizente martiri eta diakonoari eskainitako eleizak: Barakaldon, Bilbon, Arkotxa-Zaratamon, Muxikan, Munitibarren eta Sodupe-Gueñesen.

Abesbatzen astea

Bizkaiko Abesbatzen 50. Astea Begoñan, otasilaren 9ra arte.

Astelehenetik barikura, 20:00etan

Bizkaia Irratia Basauriko kartzelan

“Goizeko izarretan” irratsaioa zuzenean emon dabe Basauriko kartzelatik.

Heraclio Varona Bidesari alkarteko kideak eta Jaime Tapia, kartzela gaietarako Eusko Jaurlaritzaren aholkulariak parte hartu eben.

Sinodo-senari buruzko azterraldia

Azterraldi barria 2024ko urriko Batzar Nagusia prestatzeko.

“Ze eragin dauka Sinodoak Eleizbarrutiaren eguneroko bizitzan?” galderari erantzun behar jako.

Otsailaren 22an amaituko da

Bake topaketa 2024

X. Bake Topaketa otsailaren 17an ospatuko da Ziortzan.

Hitzordua, Bolibarren da 10:00etan; handik oinez igoko da monasterioa, biktimen alde otoitz eginez. 13:15etan emongo jako amaiera ekitaldiari.

Autobusak atarako dira lurralde guztietatik. Ezinbestekoa da aldez aurretik izena emotea, hemen.

Parte hartu aurretik aurreko 9 ekitaldietako lagungarriak berrikusi daitekez.

Santurtziko patronatua

Santurtziko Patronato Ikastetxearen inaugurazinoa.

On Joseba Segura gotzainak ikastetxe bien historia gogoratu eban.

Marcelo Gangoiti Saria

Marcelo Gangoiti sariaren XXVII. ekitaldia EBI sareko Somorrostro ikastegian.

‘Teknika Bilbao’ enpresari emon deutse saria.

Gogo-jardunak eta erretiroa abadegaientzat eta gazteentzat

Espiritualtasuna lantzeko.

Seminarioko taldeak Ziortzan egin ditu gogo-jardunak, Santiago Agrelo Tangerreko artzapezpiku erretiratuaren laguntzagaz.

IV., V. eta VI. bikaritzetako gazteek erretiroa egingo dabe Berrizen.

Otsailaren 3 eta 4an, Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) ikastaroa dauka: “Kristau espiritualtasuna eta mistika Eleizan eta HOACen”.

Berbaldia Sestaoko Jesusen Bihotza parrokian, Bizian gora mobimentuaren eskutik.

Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak lagunduta.

11:00etako Eukaristiaren ostean

Juanjo Elezkanoren disko barria

Juanjo Elezkanok Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian estreinatuko dau Txori kantari disko barria.

`Txori Kantari´diskoan hainbat gai lantzen da: bidegabekeriak, osoko ekologia, etorkinen bizitza…

Hauxe da Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak