Eleizbarrutiko Pastoral Kontseilua
‘Katolikoak eta bizitza publikoa’ jardunaldiak
Alkarte Propagandistaren Bilbao eta Donostiako ZentroekKatolikoak eta Bizitza Publika deitutakoaren XVII. jardunaldiakospatu dabez Euskal Herrian. Batzuk batu egin dira eta beste hainbatek online jarraitu dau ekitaldia martxoaren 10 eta 1an. Hauxe izan da aurtengo goiburua: “David vs Goliath: Egiak aurrera egingo dau”. Gotzainak emon deutse amaiera jardunaldiei, zapatuan ospatutako Eukaristian buru izanez.
Garbealde PBko gazteak ‘Javieradan’
Fran Pinilla Garbealde PBko abadea lagun ebela ‘Javieradan’ parte hartu eben gazteak Deustuko jesuiten gazte eta unibertsitate pastoraltzan parte hartzen daben gazteakaz alkartu ziran Xabier gazteluan.
Misino-lekukotasuna Areeta-Romo Pastoral Barrutian
Joan dan kurtsoan hasita, hileko domeka bitan “gaze Eukaristia” ospatzen dabe PBan. Ekimen honi esker, fedea gazte lez, beste gazte batzukaz eta alkarteagaz ospatzeko aukera izaten dabe.
Gainera, kurtso honetan, ekimen barria gehitu dabe: Eukaristian, euren bizitza Kristogaz bat egitetik bizi daben pertsonen lekukotasuna entzuteko tartea itzi. “Entzun, hausnartzeko, eta barrutik aldatzen hasteko”. Atzo, Alba Orbegozoren lekukotasuna entzun eben. Yurimaguas Bikariotza Apostolikoan bizi izandako misino-esperientzia kontatu eutsen, eta dei egin, ateak zabaldu deieezan kanpotik datozanei, “eurena batera jarri daien, benetan besteagaz bizi daitezan”. Albaren esanetan, han ulertu eban zer dan fedea beste batzukaz bizizea, beste batzukaz batera biziz. Eta eskuzabaltasunez eta irekitasun osoz egitea erakutsi eutsen: “Han etxeko atea zabaldu eta daukien guztia emoten deutsue, ez soberan daukiena”.
Munduaren aurrean, “eta geure bizimoduaren aurrean”, jarrera kritikoa izaten be erakutsi eutsen. Mundu globalizatuan bizi garala nabarmendu eban Albak, eta gure mugetatik harago zer gertatzen dan badakigula dinogu, baina, benetan, ez dakigu ezer. “Horretaz jabetu eta zalantzan jarri beharko geunke mundua eta geure bizitza eratzeko era; geure burua salbatzailetzat hartu barik, beste guztiak lez salbatua dala ahaztu barik”.
Heziketarako Saioa Santutuxun, Teo Santos Adin Txikikoen Babeserako Eleizbarrutiko Batzordeko kidearen eskutik
Heziketarako saioak, Galdakao eta Sestaon, gazteen Pazkoetan lagunduko daben begiraleentzat
Erromesaldia Santiago de Compostelara Lourdeseko Eleizbarrutiko Hospitalitateagaz