26-04-2024 Isidoro, obispo y doctor
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bilboko Koral Alkartearen agurra Aita Santuari
13.03.2023

Bilboko Koral Alkartearen agurra Aita Santuari

Bilboko Koral Alkarteak omenaldia egin deutso Valentin Maria Zubiaurreri 'Jesukristo gure Jaunaren Nekaldia' bere oratorioa Erroman estreinatuz. Joan dan eguaztenez, audientzia orokorra amaitzeaz batera, koraleko hainbat kide Aita Santuagaz egon zan. Koralaren izenean agurtu egin eben eta, solasaldi laburrean, euren bidaiaren nondik norakoak azaldu eutsiezan gaur Vatikanoan hamargarren urteurrena ospatzen dauan Aita Santuari. Alkarrizketa horretan, Loiolako san Inazio zein Aita Arrupe aitatu ebezan. Atzo, Koralak San Pedro basilikan abestu eban. Iñigo Alberdi Koral Alkarteko gerentea hunkituta dago egunotan bizi izandako esperientziagaz. 

Gaur, Jorge Maria Bergoglio Aita Santu izendatu ebenetik 10 urte beteten diranean, Bilboko Koral Alkartea etxera bueltatuko da, Erroman eta Vatikanoan kontzertuak eskainita.

https://twitter.com/Pontifex_es/status/1635256898898341888?s=20

Joan dan eguaztenez, taldekideek aita santuagaz hitz egiteko aukera izan eben San Pedro plazan ospatu zan audientzia publikoaren ostean.

https://www.youtube.com/watch?v=MlxOxGURGTQ
Audiencia general con el Papa del pasado miércoles 8 de marzo

Guztira, 50 lagun joan dira Erromara eta Enrique Azurza zuzendari zala, Alberto Saez Puentek pianoan lagunduta eta Ana Oxhoa, Beñat Egiarte, Julen Garcia eta Juan Laboreria bakarlariakaz jardun izan dabe. Atzo Koralak San Pedro basilikan abestu eban. Eurakaz izan ziran, Isabel Celaa Espainiako enbaxadorea Vatikanoan, Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura dipatua, Begoña Ibarra Bizkaiko Foru Aldundiko kulturako zuzendari natusia, Andoni Iturbe Eusko Jaurlaritzako kultura sailburuordea, Mons. Pablo Colino iruindarra, Vatikanoko San Pedro basilikako kalonjea eta kapera-maisu erretiratua, aita Jafet Ortega Guila kaperako gaur egungo zuzendaria eta Pilar Gutierrez Valentin Maria Zubiaurreren birbiloba. Koraleko zuzendaritza-taldetik, han izan dira Teresa Querejazu eta Jose Maria Bergareche.

https://twitter.com/sdadcoralbilbao/status/1634887955918774274?s=20

Komunikazinorako Eleizbarrutiko saila taldeagaz hartu-emonean jarri da bisitaren ostean zer sentitzen daben galdetzeko. Iñigo Alberdi gerentean erantzun dau:

Eguazteneko audientzia orokorraren ostean, Aita Santuagaz hitz egin zenduen. Ze esango zeunke topaketaz?

Labur-labur hitz egin genduan beragaz, audientzia orokorraren ostean. Bilboko Koral Alkartearen agurra helarazo geuntsan eta gure bidaiaren nondik norakoak azaldu. ‘Orduan, euskaldunak zarie!’, esan euskun berak. Loiolako San Inazio eta Aita Arrupe aitatu genduzan, gertuko ditu-eta. Topaketa atsegin eta eskuzabala izan zan bere aldetik.

Zein izan da bidaiaren arrazoia?

Valentin Maria Zubiaurre Garain jaiotako bizkaitar musikagileak orain dala 150 urte idatzi eban lana estreinatu dogu. Bera izan zan aurton 150 urte bete dituan Erromako Espainiar Akademiaren lehenengo pentsionatua. Urteurren horren inguruan ospatu doguz kontzertu biak eta horregaitik parte hartu dogu San Pedro basilikako mezan.

https://twitter.com/sdadcoralbilbao/status/1634670536977526784?s=20

Ze inpresino itzi deutsue bidaiak?

Guztiz positibotzat joten dogu. Egun bizi-biziak izan dira. Musika zoragarri hau eskaini ahal izan dogu leku esanguratsu eta ederretan: San Pietro in Montorio eleizan eta Montserrat eleizan. San Pedro basilikako meza kapitularrean be izan ginan. Oso hunkituta gagoz guztiok.

Hurrengo kontzertuak?

Valentin Zubiaurreren musika berreskuratzeko egitasmoaren haritik, kontzertu bera emongo dogu martxoaren 25ean Madrileko Errege Jauregiko kaperan; martxoaren 31an, Bilboko Gizakundea eleizan eskainiko dogu kontzertu hori eta apirilaren 1ean, Garain, Zubiaurreren jaioterrian.

Enrique Azurza