24-04-2024 Miércoles, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Autorpena eta esker ona Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrenean
14.03.2023

Autorpena eta esker ona Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrenean

2023an, gure Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena ospatzen da eta, urtean zehar, hainbat jarduera eta ekitaldi izango da hori gogoratzeko eta ospatzeko. Esate baterako, bihar, martxoak 15, topaketa egingo da arratsaldeko seietan Barria eraikinean (Plaza Barria, 4). Feli Martinek deialdian azaltzen dauanez, "aukera ona da bidelagunakaz bat egiteko, Misinoetako kide izan zarien, gaure egun zrien eta etorkizunean be izango zarien pertsona leialen konpromisoa eskertzeko eta autortzeko".

Biharko ekitaldian, lehenengo aldiz aurkeztuko da gure Eleizbarrutian “75 años abiertos al mundo/Mundura zabalik” erakusketa ibiltaria, kanpainetan erabili izan diran kartelak jasoten dituana. Erakusketa hau ikusgai izan zan orain dala egun batzuk, Eleizbarruti arteko Misino-artxiboaren inaugurazinoan, Gasteizen, eta hilabete honeetan misinoen inguruko jarduerak egiten dabezan lekuetan egongo da ikusgai.

Feli Martinen esanetan, “itxaropena sustatu gura dogu etorkizunari begira, gure misino-konpromisoa behin eta barriro barritu, bizitzea egokitu jakun sasoi honetan”.

Eukaristia San Jose egunez

San Jose eguna Bilboko Santiago katedralean ospatuko da, hain zuzen be, On Joseba Segura gotzaina buru dala, Santiago katedralean ospatuko dan Eukaristian, datorren domekaz, martxoak 19, eguerdiko 12:00etan. Web orrialde honetatik zuzenean jarraitzeko aukera izango da.

Uno de los paneles de la exposición itinerante