26-04-2024 Isidoro, obispo y doctor
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Erromesaldia, ‘Javierada’, heziketarako saioak eta topaketak
13.03.2023

Erromesaldia, ‘Javierada’, heziketarako saioak eta topaketak

Zapatu goizez, Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren ohiko saioa ospatu zan eta beste hainbat gai lantzeaz batera, indarrean dan Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren (VI EEE) jarraipena egin eben: "Balorazinoa, egoera, proposamenak eta erronkak". Beste alde batetik, Garbealde Pastoral Barrutiko (PB) sendotzako eta parrokietako hainbat gaztek -14-15 urtetik gorakoak- 'Javieradan' -Xabierko San Frantzisko Misinoen zaindariaren sorlekurantz egiten dan erromesaldia bederatziurrenean- parte hartu dabe. Beste alde batetik, 60 lagun inguru joan da erromes Santiago de Compostelara Lourdeseko Eleizbarrutiko Hospitalitateagaz. Atzo -domeka-, Areeta-Romo PBan, Alba Orbegozok lekukotasuna emon eban Yurimanguaseko Bikariotza Apostolikoan bizi izandako misino-esperientziaz. Heziketa-saioa ospatu zan Santutxun, Adin Txikikoen Babeserako Eleizbarrutiko Batzordearen eskutik, eta heziketarako saio bi, Galdakao eta Sestaon, gazteentzako Pazkoetan parte hartuko daben begiraleentzat. Honeek dira, besteak beste, asteburuan izan diran eta orain jasoko doguzan jarduerak. 

Eleizbarrutiko Pastoral Kontseilua

Eleizbarrutiko Pastoral Kontseilua
Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren saioa, zapatuz, Begoñako Gogarte Etxean.

‘Katolikoak eta bizitza publikoa’ jardunaldiak

Alkarte Propagandistaren Bilbao eta Donostiako ZentroekKatolikoak eta Bizitza Publika deitutakoaren XVII. jardunaldiakospatu dabez Euskal Herrian. Batzuk batu egin dira eta beste hainbatek online jarraitu dau ekitaldia martxoaren 10 eta 1an. Hauxe izan da aurtengo goiburua: “David vs Goliath: Egiak aurrera egingo dau”. Gotzainak emon deutse amaiera jardunaldiei, zapatuan ospatutako Eukaristian buru izanez.

https://www.youtube.com/watch?v=KX4Cpkp9Ciw

Garbealde PBko gazteak ‘Javieradan’

Javierada (Garbealde)
Javierada (Garbealde)
Javierada (Garbealde)

Fran Pinilla Garbealde PBko abadea lagun ebela ‘Javieradan’ parte hartu eben gazteak Deustuko jesuiten gazte eta unibertsitate pastoraltzan parte hartzen daben gazteakaz alkartu ziran Xabier gazteluan.

Misino-lekukotasuna Areeta-Romo Pastoral Barrutian

Joan dan kurtsoan hasita, hileko domeka bitan “gaze Eukaristia” ospatzen dabe PBan. Ekimen honi esker, fedea gazte lez, beste gazte batzukaz eta alkarteagaz ospatzeko aukera izaten dabe. 

Gainera, kurtso honetan, ekimen barria gehitu dabe: Eukaristian, euren bizitza Kristogaz bat egitetik bizi daben pertsonen lekukotasuna entzuteko tartea itzi. “Entzun, hausnartzeko, eta barrutik aldatzen hasteko”. Atzo, Alba Orbegozoren lekukotasuna entzun eben. Yurimaguas Bikariotza Apostolikoan bizi izandako misino-esperientzia kontatu eutsen, eta dei egin, ateak zabaldu deieezan kanpotik datozanei, “eurena batera jarri daien, benetan besteagaz bizi daitezan”. Albaren esanetan, han ulertu eban zer dan fedea beste batzukaz bizizea, beste batzukaz batera biziz. Eta eskuzabaltasunez eta irekitasun osoz egitea erakutsi eutsen: “Han etxeko atea zabaldu eta daukien guztia emoten deutsue, ez soberan daukiena”.

Romo

Munduaren aurrean, “eta geure bizimoduaren aurrean”, jarrera kritikoa izaten be erakutsi eutsen. Mundu globalizatuan bizi garala nabarmendu eban Albak, eta gure mugetatik harago zer gertatzen dan badakigula dinogu, baina, benetan, ez dakigu ezer. “Horretaz jabetu eta zalantzan jarri beharko geunke mundua eta geure bizitza eratzeko era; geure burua salbatzailetzat hartu barik, beste guztiak lez salbatua dala ahaztu barik”. 

Heziketarako Saioa Santutuxun, Teo Santos Adin Txikikoen Babeserako Eleizbarrutiko Batzordeko kidearen eskutik

Adin Txikikoen babesaren inguruko saioa. Teo Santos
Taldea, saioa amaitu ondoren

Heziketarako saioak, Galdakao eta Sestaon, gazteen Pazkoetan lagunduko daben begiraleentzat

Heziketarako saioa
Heziketarako saioa Sestaon
Heziketarako saioa
Heziketarako saioa Galdakaon

Erromesaldia Santiago de Compostelara Lourdeseko Eleizbarrutiko Hospitalitateagaz

Lorudeseko Hospitalitatearen erromesaldia Santiago de Compostelara
Taldea Santiago de Compostelan. Atzo, erromesaren mezan parte hartu eben katedralean.
Lorudeseko Hospitalitatearen erromesaldia Santiago de Compostelara

La Hospitalidad de Lourdes, de peregrinación en Santiago.