22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Pertsona-salerosketaren aurkako Munduko Egunerako lagungarriak. OTSAILAK 8
08.02.2024

Pertsona-salerosketaren aurkako Munduko Egunerako lagungarriak. OTSAILAK 8

Migrazinoetarako Eleizbarrutiko Pastoraltzaren eskutik, otsailaren 8an ospatzen dan Santa Josefina Bakhitaren egunari lotuta ospatuko dogu Pertsona-salerosketaren aurkako otoitz eta gogoetarako Munduko X. Eguna.

Santa Josefina Bakhita (1869) Sudaneko monja esklabo-merkatariek bahitu eben neskatoa zala. Derrigorrez urten behar izan eban bere herritik eta esklabotasuna eta tortura jasan ebazan. Joan Paulo II.ak dohatsu autortu eban 1992an eta Pertsona-salerosketaren aurkako otoitz eta gogoetarako Munduko Eguneko irudi bilakatu zan.

Egun hau Probintzial Nagusien Nazinoarteko Batasunak sustatzen dau eta UISG erakundeak sortu eban eta 2015etik hasita pertsona-salerosketaren aurka konprometituta dagoan Talitha kum nazinoarteko sareak koordinatuta dago.

Hauxe da aurtengo goiburua: Duintasunerako bidean: entzun, amets egin, ekin”.

Eleizbarrutian ospatuko dan ekitaldi nagusian, otoitzaldia egingo da eta San Frantzisko auzoan 25 urtetik gora lanean daroan eta Migrazinoetarako Mahaian esku-hartzen dauan Mª Luisa del Pozo monja oblatak lekukotasuna eskainiko dau. Miribillako Santa Josefa eleizan izango da otsailaren 8an, eguenez, 18:30etan.

Migrazinoetarako Pastoraltzatik otoitzaldia egiteko lagungarriak bialtzen doguz, bakotxak bere ingurura moldatu daizan, eta baita BIZITZA AZTERKETA be, talde eta alkarteetan lantzeko.  

Dagokiozan artxiboak :