21-09-2024 Sábado, semana -
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Pertsonen salerosketa

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1331 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
20.09.2024

“Gure fedea sendotzea ahalbidetuko daben helburuak izan behar doguz”

On Joseba Segura gotzaina buru izan zan atzo arratsaldez Seminarioak Zabalbiden dauan egoitzako kaperan kurtsoari hasiera emoteko ospatu zan Eukaristian. Aurretik, Ignacio Fernandez errektoreak kurtsoaren inguruko xehetasunak emon ebazan, besteak beste, urriaren 26an martxan jarriko dan eta zapatuz 11:00etatik 13:00era egingo dan "Bokazino-pastoraltzarako ibilbidearen" ingurukoak. 

20.09.2024

Bilboko gotzainaren berbaldia Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako Masterreko EHUko ikasleei

"Aitzindaritza eta egonkortasuna, Eleiza Katolikoaren gobernu-eredua" goiburuaren haritik jardungo dau gaur arratsaldeko 18:30etatik aurrera On Joseba Segura Bilboko gotzainak Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako Masterreko EHUko ikasleen aurrean, Sarrikoko fakultatean.

20.09.2024

Gernikaldeak agur esango deutse Foruko frantziskotarrei

Orain dala 600 urte inguru heldu zan lehenengo alkartea Izarora eta 300 urte inguru izango dira Forura lekualdatu ziranetik. Orain, agur esango deutse behin betiko Foruko herriari eta San Martin parrokiari. Hori dala-eta, bihar zapatuz, Gernikaldeko eleiztarrek esker ona adierazoko deutse fraileei ospakizun baten. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da ospakizunean.

19.09.2024

Osoko Ekologiaren aldeko III. Karabana On Joseba Segura gotzainagaz izan da

Osoko Ekologiaren aldeko III. Karabana Bilbora heldu da gaur. Estatuko hainbat uritan izan ondoren, karabanako kideak On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Misinoetarako eta Eleizen arteko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Batzordeko presidenteagaz batu dira Gotzaitegian. 

19.09.2024

"75, urteurrenak bide egitera, konpromisoa barritzera bultzatzen gaitu"

Kerman Lopez Bilboko Eleizbarrutiko bikario nagusiak Radio Popular-Herri Irratian Juana Juberak gidatutakk `Es Posible´ irratsaioan eskaini dauan kurtsoko lehenengo alkarrizketan dei egin deutse Bizkaiko Eleiza osotzen daben errealitate guztiei 'Goazen!' kurtsoaren hasiera ofizialean parte hartu daien. "Parrokia bakotxak, kristau alkarte bakotzak, Eleizako erakunde bakotxak guztiok gainditzen gaituan beste eremu nagusi bateko kide sentitu behar dogu, hau da beste batzukaz batera garala sentitu eta eurakaz bide egin", adierazo dau, irailaren 28an Derion egingo dan ekitaldian parte hartzeko …

19.09.2024

Gaur arratsaldez emongo jako hasiera kurtsoari Eleizbarrutiko Seminarioan

2024-25 kurtsoari hasiera emoteko ekitaldia ospatuko da gaur arratsaldez Eleizbarrutiko Seminarioan. Ignacio Fernandez errektoreak adierazo dauanez, "aurton, barri ona izan da Eleizbarrutian: joan dan domekaz, irailak 15, Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñoz abadegaiak abade egin ziran". On Joseba Segura gotzaina buru dala egingo dan kurtso hasierako ekitaldia 18:30etan hasiko da erakundearen inguruko barriakaz. Eukaristia ospatuko da 19:00etan eta, amaitzeko, bertaratutakoek kopau bat hartuko dabe.

18.09.2024

Erruki-etxeak 250 urte bete ditu

Eguerdian ospatu da Erruki-etxearen 250. urteurreneko ekitaldi instituzionala. "250 urte Bilbori lotuta" goiburuaren haritik egingo dira urte osoan urteurrena ospatzeko ekitaldiak. Vicente Maria del Arenal erakundeko presidenteak gidatu dau ekitaldia, hasieran bertaratutakoei, besteak beste, On Joseba Segura Bilboko gotzainari, Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzarako Foru Aldundiko saileko diputatuari, Nerea Melgosa ongizate, gazteria eta erronka demografikorako Eusko Jaurlaritzako sailburuari eta Juan Mari Aburto alkateari,,ondo etorria adierazoz. 

17.09.2024

Teologia Instituaren kurtso hasiera, etorkizunari begira

`Itxaropena sortu-Avivar la esperanza´ goiburua aukeratu dabe Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuan (ETPI) kurtsorakok. Lehenengo jarduera, Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenari lotuta egongo da. Hain zuen be, urriaren 17an egingo da kurtsoko lehenengo jarduera, hau da, Pobretasuna deuseztatzeko nazinoarteko egunean, eta mahai-ingurua ospatuko da, atzera begiratzeaz batera, abegia eta inklusinoa lehenetsi gura dituan Eleizaren etorkizunean arreta jarriz. Ekitaldi ireki hau, "Eleizbarrutian gerora begira" goiburuaren haritik egingo da Barria eraikineko (Plaza …

16.09.2024

“Gorka, Juan eta Marco, gaur jasoko dozuen ministerioa, benetan bizi ezkero, erronka izango da zuentzat”

Santiago katedrala lepo bete zan atzo arratsaldez, Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñozen abadegintzan. Senideak, adiskideak eta ibilbide honetan bidelagun izan dabezan talde eta alkarteetako kideak izan ziran eurakaz, euren "egun handian". On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru zala eta ehun abade, diakono eta fraile bertan zirala ospatu zan eleizkizuna zuzenean eskaini zan web honen bitartez. 

Emaitzak orrialdeka