26-09-2024 Jueves, XXV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 7 )
 

Barriak

Etiquetado como: Pertsonen salerosketa

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1341 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
20.08.2024

Athleticek Kopa eskaini deutso Bizkaiko zaindariari

Talde zuri-gorriko neskek eta mutilek, Jon Uriarte presidenteak, Jose Angel Iribarrek eta Zuzendaritza-batzordeko ordezkariek bisita egin eutsen atzo Begoñako Amatxuri. 1930ean hasitako ohiturari jarraipena emonez, lore-eskaintza egin eben Amabirjinaren aurrean, lortutakoak eskertzeko eta hildako athleticzaleen alde eskatzeko.

19.08.2024

Ihes-aretoa dauan museo bakarra, zabalik Aste Nagusian

Gaur, urteko astelehen guztietan lez, Eleiz Museoa itxita egongo da, asteko atseden-eguna dalako. Halanda be, Aste Nagusiko gainerako egunetan zabalik izango da ohiko ordutegian. Barikuz, jaietako egun nagusian, jaiegunetako ordutegian bisitatu ahal izango da, goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:30etara. Museoko arduradunen esanetan, egunotan, bisitari gehienak, turistak dira eta dei egiten deutse bizkaitarrei, Museoan gordeten diran 500 artelanen bidez Bizkaiko kultur ondarea ezagutu daien. 

18.08.2024

'Abegi eta inklusinoa' dalakoen esangurari buruzko laburbilduma

Komunikazinorako Bilboko Eleizbarrutiko Sailak 'harrera eta inklusinoa' kontzeptuari buruzko laburbilduma argitaratu dau, zenbait pertsona esanguratsuren ikuspuntua jasoz. Iazko ekiturtearen hasieran eskatu ondoren, kurtsoan zehar Alkarren Barri aldizkarian argitaratu izan diran artikuluen bilduma da. Datorren pastorak kurtsoan, Bizkaiko Eleizak "abegi egiten daben eta aukeratzen ez daben" alkarteen alde egiten jarraituko dau, gaur aurkeztutako laburbildumako protagonistetako bat dan Imanol Zubero soziologoak proposatzen dauan lez. 

17.08.2024

Caritas Bizkaia erakundearen osoko harrera, baita abuztuan be

Laguntza Humanitarioaren Munduko Egunean, Caritas Bizkaia erakundeak "beharrizan gehien dagoan lekuan" egon gura dau beti, laguntasuna eta babesa emoten deutsen familiei osoko harrera eskaintzeko konpromisoari eutsiz. Hilabete honetan, Bilbon kokatuta dagoan egoitza nagusian eskainiko deutse arreta familiei. 

16.08.2024

Bizkaiko ekuatoginearrek Bisilako Ama Birjinaren eguna ospatzen dabe

Bihar, Bizkaian bizi dan Ekuatore Gineako alkarte katolikoak ospakizuna izango dau. Bioko irlako zaindari dan Bisilako Ama Birjinari errezatuko deutse eguerdik 12:00etan, Atxuriko Gizakundea eleizan.

15.08.2024

"Hilkorrak garala ospatzen dogu gaur"

Gaurko egunez, makina bat lagun hurreratzen da hunkituta Amatxurengana. Fedez, ohituraz, esker onez edo Ama Birjinari ekariak aurkeztuz, basilika jentez lepo dago goizaldeko 4:00etatik hasita, orduan ospatu da-eta eguneko lehenengo Eukaristia. Meza Nagusia eguerdiko 12:00etan ospatu da, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Joan Maria Aburto alkatea buru, udalbatzako hainbat kide hurreratu da Begoñara eta honeekaz batera hainbat herri agitari, besteak beste, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea. 

15.08.2024

Gaur, Bizkaiko mezarik 'goiztiarrena' ospatuko da

Begoñan, gaur, 17 meza ospatuko dira; lehenengoa, goizaldeko lauretan. Ez da arduradunen kasketaldia, eguraldiak laguntzen badau, Amatxuren oinetara otoitz egitera hurreratuko dan milaka lagunei zerbitzua eskaintzeko bidea baino. Egun berezi honetan, Bizkaiko Andra Mariek protagonismo handia dabe, baina, zalantza barik, Artagan gainean dagoanak erakarten dau eleiztar gehien. Beste  urte batez, milaka lagun joan da oinez lurraldeko hainbat lekutatik basilikara goizaldeko lauretako mezan parte hartzera.

14.08.2024

Itsas prozesinoak emon deutse hasiera Bizkaiko zaindariaren omenezko ekitaldiei

Begoñako Andra Mariaren eguna urriaren 11an ospatzen dan arren, bihar ospatuko dan Mariaren Zeruratzearen eguna be guztiz esanguratsua da Bizkaiko herritarrentzat. Gaur, ospakizunaren bezperan, Amatxuk Santurtziko kaleak zeharkatu ditu, itsasederra zeharkatu eta Bilboko San Nikolas parrokiara heldu aurretik. Arratsaldez, meza bi ospatuko dira Begoñako basilikan, 18:00 eta 19:00etan. Eleiza gau osoan zabalik izango da, Begoñako Kofradiaren laguntzari esker. 

14.08.2024

Lekeition organoaren hodientzako babesleen bila dihardue

`Lekeitioko Organoen Lagunak´ dalakoak kontzertua antolatu dau abuztuaren 16rako -barikua-, basilikan. 170 urtez martxan izan ondoren, kalte handiak jasan dituan Cavaille Coll organoa konponteko  dirua batzea da helburua. Euskadiko Orkestra izango da kontzertu berezi honetako protagonista. Aukera ederra izango da, gainera, organaren hodientzako babesleak erakarteko.

13.08.2024

Bisita Euskadiko amabirjina erromaniko bakarrenetakoa daukan eleizara

Bihar, abuztuak 14, Mariaren Zeruratzearen egunaren bezperan, Jesus Muñiz Petralanda historialariak doako bisita gidatua eskainiko dau "Euskadin dan eleiza liluragarri baten". Arratsaldeko seietan hasiko dan bisitaldian, Galdakaoko Elexaldeko Andra Mari eleiza bisitatzeko aukera izango da. Ezinbestekoa da aurretik izena emotea, 655749129 telefonora whatsappa bialdu eta datu honeek emonez: hartu-emonerako pertsona, partaideen kopurua eta jatorria.
Emaitzak orrialdeka