25-03-2026 Anunciación del Señor
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Pertsonen salerosketa

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2442 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
25.03.2026

Barikuan, Kurutze-bide dramatizatua, Etxebarrin

Gazteek, familiek eta parrokia alkateak presatu daben Kurutze-bide dramatizatua antzeztuko da datorren barikuz, martxoak 27, Etxebarriko San Esteban parrokian. Parrokiatik azaldu dabenez, "20 lagun inguruk parte hartuko dau kontu handiz prestatutako antzezpen original honetan". Gainera, dei egiten dabe gura daben guztiak ekitaldira joan daitezan. 

25.03.2026

Mariaren Leginoaren "Acies" jaia, bihar, San Nikolasen

Mariaren Leginoa alkartearen urteko ekitaldirik garrantzitsuena dan "Acies" jaia ospatuko da bihar, martxoak 26, Bilboko Areatzan dagoan Bariko San Nikolas parrokian. Bertan, "alkarteko kideek maitasunez eta debozinoz barritzen dabe Maria Birjinaganako sagarapena". Gaurko egunaren inguruan, martxoak 25, ospatzen da, hain zuzen be, Eleizak Biziaren aldeko Eguna gogoratzen dauanean.     

25.03.2026

'Bizkaia isilik': "Euskadin, migrazinoaren aurpegia, emakumearena da"

Hilaren azken eguaztena izanda, gaur arratsaldeko 19:30etan 'Bizkaia isilik' bilkurak ospatuko dira, ohikoa danez, "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Martxoko bilkuran, eurentzat eta euren sendientzat bizimodu hobearen bila, etxea atzean itzi behar izan daben emakumeen errealitatea gogora ekarriko dabe, "atzo eta gaur, indarkeriatik eta eurek bizten ez dabezan gerretatik ihes egiten daben emakumeen egoera, bidean askotariko indarkeriak jasateko arriskua izaten dabenena, ezin jake-eta ibilaldi segururik ziurtatu".

24.03.2026

IV. eta V. bikaritzako gazteak Berrizen alkartuko dira datorren zapatuz

IV. eta V. bikaritzetako gazte-jentea Berrizko San Joan Ebanjelaria parrokian batuko dira datorren zapatuz, martxoak 28. Deialdian azaldu dabenez, egun horretan, "alkartu, gazteakaz eguna igaro, alkarte-sena sendotu eta bizipen politak izango doguz alkarregaz".

24.03.2026

Gotzaina, Algortako Hirukoiztarren Garizumako azken saioan

"La comunidad cristiana cristiana misionera/Kristau alkarte misiolaria", goiburuaren haritik jardungo dau bihar -martxoak 25, eguaztena- On Joseba Segura Bilboko gotzainak Hirukoiztarren Algortako eleizan -Gobela Galea Pastoral Barrutia- (San Martin kalea, 6), 19:30etan.

23.03.2026

Asteburuko jarduerak

Bilbao, Berriz, Barakaldo, Bermeo, Gernikaldea, El Escorial... eta beste hainbat lekutan izan dira jarduerak asteburuan.

23.03.2026

Misinoa, 2026ko solasgune eta topagunearen gaia

Gaur -astelehena- hasi eta eguaztenera arte ospatuko da Bilbon 2026ko solasgune eta topagunea, "Misinoa, oroimen, erronka, aukera" goiburuaren haritik. Arrupe Etxean (Aita Lojendio, Bilbao) izango da, 18:30etan. 

21.03.2026

"XXI. mendeko salmoak": Olerki-musika errezitaldia, martitzenez, Otxarkoagan

"XXI. mendeko salmoak" olerki-musika errezitaldi hunkigarria ospatuko da datorren martitzenez, martxoak 24, Otxarkoagako Justo eta Pastor Santuak eleizan. Proposamenak, hitza eta musika alkartuko ditu, "Entre el lamento, la protesta y la esperanza" goiburuaren harira. 

19.03.2026

Caritas Bizkaiaren deialdia kontzientzia ekologiko eta alkartasunera

 Asteburuan, "En su justa medida/Neurriz bizi", goiburuaren haritik ospatuko dau Caritas Bizkaia erakundeak bere kanpaina, hain zuzen be Garizuma-aldian, "graziazko, Ebanjelioaren bihotzera bihurtzeko eta Pazko-aldirako prestatzeko sasoian. Testuinguru honetan, bihotz-barritze sakonerako, Barri Onetik aldentzen gaituena aldatzeko deia" egiten jaku. 

18.03.2026

Otoitzaldi berezia Urkiolan udabarriari ondoetorria egiteko

Datorren zapatuz, martxoak 21, otoitzaldia egingo da URkiolan urtaro barriari ondoetorria egiteko. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko fededunak batu gura dira batutatsun eta espiritualtasunezko giroan.

Emaitzak orrialdeka