26-09-2024 Jueves, XXV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 5 )
 

Barriak

Etiquetado como: Pertsonen salerosketa

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1341 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
04.09.2024

Bilboko Seminarioko kideak erromes joan dira Bartzelona eta Manresara kurtsoari hasiera emoteko

Astelehen goizez atara zan Bilbotik kurtso hasierako erromesaldian parte hartzen diharduan taldea. "San Inazioren arrastoen atzetik" goiburua dau ekitaldi honek. On Joseba Segura gotzaina buru dala, taldean badegaiak, hautagaiak, errektorea, hezitzaileak eta Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioagaz lotura dauan hainbat lagun joan dira eta egunotan Tibidaboko basilika, Montserrat, Bartzelona eta Manresa bisitatuko dabez, besteak beste. 

03.09.2024

Zeanuriko ermitetara egiten dan ibilaldiaren 35. ekitaldia

Datorren zapatuz, irailak 7, Zeanuriko ermitetara egiten dan ibilaldiaren hogeta hamabosgarren ekitaldia ospatuko da. Joko Alai Kirol alkartearen eskutik sortu zan oinezko ibilialdi hau 1988an. Harrezkero, hitzordu garrantzitsu bihurtu da izadia eta ibilaldi luzeak gogoko dabezanentzat. Ibilbideak 37 kilometro ditu eta 19 ermita edo eleizaren ondotik igaroko da. 

03.09.2024

Teresiar Erakundearen ekitaldia Karrantzan mendeurrena ospatzeko

"Munduagaz konprometituta. Bakegile eta senidetasun-ehule" goiburuaren haritik ospatu ditu uda honetan Espainiako Teresiar Erakundearen ACIT Federazinoak "Bizitza ondu" XIX. jardunaldiak Karrantzako Pallotti Bainuetxean. Arduradunen esanetan, zuzendari nagusiak erakundeko kideei bialdutako gutunean egiten eutsen deialditik sortu zan goiburua: "Teresiar Erakundearen pontifize onespenaren mendeurrena ospatzen dan urte berezi honetan, gure karismaren sustraietara bueltatu".

03.09.2024

Irailaren 15ean, Marco, Gorka eta Juan abade egingo dira

Irailaren 15ean, Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñoz Eleizbarrutiko abadegaiak abade egingo dira. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala ospatuko dan eleizkizuna Santiago katedralean izango da 18:00etan eta zuzenean emongo da web honen bidez. 

02.09.2024

Emon dozu izena 'Goazen' ekitaldian parte hartzeko?

Azkenaldian iragarri izan dogunez, 75 urte beteko dituan gure Eleizbarrutirako berezia izango dan kurtsoari hasiera emongo deutsagu. Datozan hilabeteetan Eleizbarrutiaren 75 urteon oroitzapenezko ekitaldiak ospatuko dira. Lehenengoa, irailaren 28an izango da: 'Goazen 2024!', bertan hasiera ofiziala emongo jakolarik pastoral ekiturte honi, hain zuzen be Eleizbarrutiko lekurik esanguratsuenetako baten, Derioko Seminarioko kaperan. Izena emoteko orria: hemen (azken eguna, irailaren 20a). GEhiago jakiteko: hemen.

01.09.2024

Kurtso barria, logo barria

2024/2025 kurtsoan Bilboko Eleizbarrutiaren 75. urteurrena ospatuko dogu eta logo barria agertuko da argitalpen guztietan. Orain dala aste batzuk hasita, apurka-apurka logo barria agirietan sartzen joan dira eta kurtso barriari hasiera emoten deutsan irailaren 1etik aurrera, era ofizialean erabiliko da agiri eta jakinarazpen guztietan. 

31.08.2024

Buru erlijiosoek Kreazinoaren Aroan parte hartzeko deia egin dabe

Bihar, irailak 1, hasiko da Kreazinoaren Aroa 2024, Kreazinoaren Zaintzaren aldeko Munduko Otoitz Egunagaz, eta urriaren 4an, Asisko San Frantzisko ekologiaren zaindariaren egunez amaituko da. Aukeratu dan goiburuak, Itxaropena emon eta kreazinoagaz batera jardun, San Paulok Erromako kristauei idatzitako gutuna (Erm 8, 19-25) aitatzen dau. Bertan, kristau itxaropena argitu eta bere esanahi sakonaren barri emoten da. Frantzisko aita santuak mezua idatzi dau egun honetarako eta Gotzainen Batzarreko gotzainek bat egin dabe ekitaldi horregaz Karidade eta Gizarte Ekintzarako Gotzainen Batzarreko …

30.08.2024

Udan be, zerbitzu erlijioso eta espirituala ospitaleetan

Abuztuaren amaierara helduta, Bilboko Eleizbarrutian eskaintzen dan Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzutik (AEEZ) zera gogoratu gura dabe: era ofizialean datorren irailaren 22an amaituko dan ufaldi osoan eta datorren kurtsoan zerbitzu hau guardiako dala Bizkaiko ospitaleetan, urteko egun guztietan. Ondo prestatutako talde arduratsuak ditu Basurtu, Gurutzeta, Galdakao, Gorliz, Urduliz, Santa Marina eta San Eloin.

29.08.2024

Balmasedak Asua dohatsua gogoratuko dau gaur

Balmasedak Pedro Asua eta Mendia bertako semearen jai kanonikoa ospatuko dau gaur. 1936an, gaurko egunez, atxilotu eta hil egin eben. Bere gorpuzkiak Vitoria-Gasteizko seminarioko kaperara eroan ebezan 1856an. Bera dohatsu autortzeko prozesua 1964.eko maiatzaren 14an hasi eta 2014.eko urtarrilaren 27an amaitu zan, Frantzisko aita santuak martiritza jasateagaitik dohatsu autortzeko agindua sinatu ebanean. Arkitekto entzutetsua izan zan eta Bizkaian, Gasteizen eta Madrilen hainbat eraikin jaso zan bere zuzendaritzapean. Hamabi urtez abade lez jardun eban bere jaioterrian eta hemen gogoratuko …

29.08.2024

Ospakizunak Bizkaiko parrokiarik zaharrenean eta nazinoartean gehien ezagutzen dan parrokian

Gaur, San Joan Lepogabetuaren eguna, mezak ospatuko dira Gaztelugatxeko San Joan ermitan. Nazinoartean ondo ezaguna dan hatxean kokatutako ermita honetan, urteko egun jakin batzuetan batzen dira eleiztarrak. Abuztuaren 29an ospatzen da bertako jai liturgikoetako bat. Hamaiketan eta hamabietan ospatuko dira mezak. Beste alde batetik, bihartik irailaren 8ra arte, Bermeoko Almikeko Andra Mari (1236) eleizan, Bizkaiko Jaurerrian sortu zan lehenengo parrokian, bederatziurrena ospatuko da. 

Emaitzak orrialdeka