Santa Josefina Bakhitaren eguna, pertsonen salerosketak eragindako egoera negargarrian bizi dan makina bat lagunengan arreta jarteko eguna da. Eleizak dei egiten dau, pertsona bakotxaren duintasunaren garrantzia azpimarratu daigun, inor atzean itzi barik. Horretarako, bide egiteko lau era proposatu ditu lau helburu zehatzekin: “Begiak zabalik ditugula ibili, egoerak ezagutzeko, antzemateko, sustatzeko eta eraikitzeko”. Helburu hau aintzat hartuta, Gotzainen Batzarreko Gizarte Pastoraltzatik pertsonen salerosketa islatzen daben egoerak ezagutzea ezinbestekoa dala dinoe. Horrezaz gainera, beharrezkotzat joten dabe bidegabekeria hori jasaten daben pertsona horreek nortzuk diran jakitea eta bategitearen kultura eratzeko ekintzak sustatzea.
Gotzainen Batzarrean arlo honen arduraduna dan Vitoria-Gasteizko gotzainak “on egiteko sarea” eskatzen dau, hain zuzen be, “txarkeriaren sare” horri aurre egiteko sarea.
Marije Calvo, Migrazinoetarako Pastoraltzatik
Migrazinoetarako Pastoraltzarako Eleizbarrutiko arduradunaren esanetan, arreta jarri behar dogu “interes asko eta diru asko mobiduten dauan eta milaka lagun ikusezin bihurtzen dauan” gatx horretan arreta jarri behar dogu.
Bizkaian burutuko diran jarduerak
Bilboko Eleizbarrutiak hainbat jarduera antolatu dau egun honen inguruan. Otsailaren 16an, eguenez, Marian Arias Askabide Alkarteko kideak berbaldia eskainiko dau eta, ondoren, solasaldia izango da Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4), 18:00etan.
Otsailaren 22an, eguaztenez, bilkura isilak egingo dira, ohiko lekuetan, ‘Bizkaia isilik’ ekimenaren eskutik eta hor be errealidade hori kontuan izango dabe. Bilkurak 19:30etan egingo dira Bilbon, Portugaleten, Barakaldon, Galdakaon, Durangon, Balmasedan eta Getxon.