Aste Santuko pregoia, Kofradien Ermandadeko presidentearen eskutik
2023ko Bilboko Aste Santuko pregoia irakurriko da gaur arratsaldeko 20:00etan Santiago katedralean. Bilboko Kofradien Ermandadeko presidente aukeratu barri daben Luis Olaortua Setien izango da urtengo pregoilaria. Web orrialde honen bidez zuzenean emongo dan ekitaldian, On Joseba Segura gotzaina izango da buru eta aurton bere 75. urteurrena ospatzen diharduan Santiago Apostoluaren Kofradiako korneta eta danborren bandak girotuko dau.
Luis Olaortua ‘Escuelas Pías’ dalakoen (Ekolapioak) Jainkoaren Amaren Kofradiako Anai Abata (presidentea) da.
Aurtengo pregoilaria, bainera, 1554n sortua, penitentzia-kofradien artean zaharrena dan Santa Vera Cruz kofradiako kide izan barik, Kofradien Ermandadeko presidente izendatu daben lehenengo pertsona da.