Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak orain dala lau urte jarri eban martxan “Aktibatu zaitez” ikaskuntza eta zerbitzurako egitasmoa.
Urteotan, BAMeko 50 ikaslek eta 8 irakaslek pate hartu dabe egitasmoan.

Egitasmo hau, bariku goizez garatzen da Basauriko kartzelan. BAMeko ikasle eta irakasleek askotariko kirol jarduerak proposatzen dabez eta saio bakotxean 40 preso inguruk parte hartzen dau.
Talde sustatzaileak, aurretik, heziketa-saioa egiten dau Bidesarigaz eta ondoren jarduera programatzen dau. Ostean, ebaluaketa egin eta Bidesarigaz lankidetzan jarraitzeko aukerak aurkezten dira, kartzelan jarduerak sustatzen jarraitzeko.
Egitasmo honek BAMeko Lehen Hezkuntzako Graduko ikasleak eta Basauriko kartzelako presoak hartu-emonean jartzen ditu. BAMeko pastoraltzaren, gorputz-osasuna jolasa eta kirola saileko irakasleen eta Bidesari-Kartzela Pastoraltzaren artean koordinatzen dabe.

“Aktibatu Zaitez” -ikastegitik azladu dabenez- bitarteko bikaina da. “Por un lado, ofrece una oportunidad única a nuestro alumnado para aplicar las competencias del Grado en un contexto real de vulnerabilidad, fomentando una profunda conciencia social y un compromiso práctico con la transformación social, en línea con la misión de la Pastoral universitaria. Por otro lado, responde a una necesidad real de la población penitenciaria, mejorando su salud física y mental a través de la actividad físico-deportiva”.
Parte hartu daben 50 ikasleetako batzuk Bidesarin sartu dira boluntario lez urte batean edo bestean eta 5ek esperientzia honetan oinarrituta egin dabe gradu amaierako lana. Kirola egiteak kartzelan dagozanei dakartsezan onurak ikusi dabez eta zuzentasunean, bardintasunean, alkrtasunean eta partaidetan oinarritutako esperientzien bidez be asko ikasi daitekela atzeman dabe.
BAMek heziketa arloko profesional onak prestatzeko dauan bokazinoaren emaitza da egitasmoa. Mundu zuzen eta gizatiarragoaren eraikuntzan konprometituta egon daitezan profesionalak nahi dabez, beste erakunde batzukaz alkarlanean aritzeko gauza diranak.
Partaideen eretxiak:
- La experiencia ha sido muy enriquecedora, positiva, se “ha disfrutado”, “ha llenado”… a pesar de los nervios iniciales.
- Te cambia, te amplía la mirada, te ayuda a romper estigmas, prejuicios.
- Esta actividad te hace “salir de la burbuja” en la que vivimos y valorar tu realidad.
- “Sientes que haces algo relevante para otras personas, te sientes útil”.
- Hemos desarrollado la actividad con el deseo de “querer hacerlo bien”, preocupados por la participación.
- Ha sorprendido la actitud de agradecimiento de los presos con la actividad, con nosotros. Dan constantemente las gracias por estar allí, por lo que hacemos.
- Nos ha permitido participar de la cárcel, no solo como un lugar punitivo. Los presos tienen derechos, son personas.
- Las personas privadas de libertad son ciudadanas.
- La cárcel es una realidad que existe y a la que la sociedad tiene que dar respuesta. Esta actividad te ayuda a darte cuenta de esta realidad.