Bat egiteko aukera izango dogu, Miguel Angel Esnaola ekumenismorako Eleizbarrutiko ordezkariak azaldu dauanez, eta “oinarrizko eskubideen urratzeari itxaropena galdu barik aurre egiten deutsienen lekukotasunak entzungo doguz”. Gazte eta heldu, musulman eta kristau, entzundakoaren inguruan solasean jarduteko aukera izango dabe, alkarrenganako begirunez eta konfiantzaz. Ohitura erlijioso bakotxaren araberako otoitzaldi laburraren ostean, iftar dalakoa (eguzkia sarteaz batera baraua eteteko hartzen dan gaueko otordua) konpartituko dabe.
Ostean, 21:00etan, agiria irakurriko da “bizikidetzaren eta alkarregaz bakea bilatzearen garrantzia nabarmentzeko”, eta ekitaldiari amaiera emongo jako.