Biharko ekitaldian, lehenengo aldiz aurkeztuko da gure Eleizbarrutian “75 años abiertos al mundo/Mundura zabalik” erakusketa ibiltaria, kanpainetan erabili izan diran kartelak jasoten dituana. Erakusketa hau ikusgai izan zan orain dala egun batzuk, Eleizbarruti arteko Misino-artxiboaren inaugurazinoan, Gasteizen, eta hilabete honeetan misinoen inguruko jarduerak egiten dabezan lekuetan egongo da ikusgai.
Feli Martinen esanetan, “itxaropena sustatu gura dogu etorkizunari begira, gure misino-konpromisoa behin eta barriro barritu, bizitzea egokitu jakun sasoi honetan”.
Eukaristia San Jose egunez
San Jose eguna Bilboko Santiago katedralean ospatuko da, hain zuzen be, On Joseba Segura gotzaina buru dala, Santiago katedralean ospatuko dan Eukaristian, datorren domekaz, martxoak 19, eguerdiko 12:00etan. Web orrialde honetatik zuzenean jarraitzeko aukera izango da.