Marije Calvo Migrazinoetarako Eleizbarrutiko arduradunak azaldu dauanez, erretiro honetan agertzera emon gura izan dabe “Jesusen jokaera: iragarriz, alkartea eratuz, ospatuz eta zerbitzutik”:
40 lagun inguruk parte hartu eban, “bizi izandakoagaitik esker ona adierazoteko, urtearen errepasoa egiteko eta ospatzeko aukera emon euskun eremuan”.
Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoari lotutako lagungarri dan txabola eraiki eben eta, azkenean, txokolatada be egin zan.