12-04-2025 Sábado, V semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Santurtziko Santa Eulalia Patronatua haurren minbiziaren aurkako borrokan
09.04.2025

Santurtziko Santa Eulalia Patronatua haurren minbiziaren aurkako borrokan

Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Santa Eulalia Patronatuak alkartasuna agertu gura izan deutse haur-minbizia jasaten daben ume eta familiak batzen dabezan Aspanovas Bizkaia eta Unoentrecienmil alkarteei, euren alde dirua batuz. Santurtzi Pastoral Barrutiko (PB) zazpi parrokiek parte hartu dabe diru-laguntzak emonez. Gainera, umeen katekesiko taldeek eta eskaut taldeek Patronatuak sentiberatasuna bizteko aurkeztu dituan lagungarriak lantzen dihardue. 

Urrian, Pastoral Barrutiko alkarte hezitzaile osoan sentiberatasuna bizteko martxan jarritako lanaz ekin eutsen kanpainari. Aspanovas Bizkaia alkarteak minbiziak ume eta gaztetxoengan dauan eraginaren inguruan berba egin eutsen, sarritan ikastetxera joaterik izaten ez daben ume eta gaztetxoek behar izaten daben laguntzaren inguruan.

Santa Eulalia Patronatua

Ezkerretik eskumara: Ainhoa Castañeda (ikastetxeko zuzendaria), Maitane Rodriguez (komunikazinorako arduraduna Aspanovasen) eta Veronica Ruiz (Santa Eulalia Patronatuko nortasun-koordinatzailea).

Konpromisoa

Irakasleak gaixo dagoan umearen laguntzaile eta gainerako ikasleen erreferente lez dauan eginkizunaz jabetu ziran. Ikasleei, zalantza asko argitu jaken gaixotasunari buruz eta gaixoaldia bizi dabenen ikaskide izaten jarraitzeko jardunbideak ikasi ebezan: zelan lagundu tratamentuan gaixoak ikastetxera joaterik ez dauanean, zelan egon gertu, zelan prestatu ikasgelara bueltatzen danerako, ze jarduera antolatu parte hartu daian…

Urtarrilean, egitasmoari lotutako unerik politenetakoa bizi izan zan –Veronica Ruiz Santa Eulalia Patronatua ikastetxeko nortasun-koordinatzailearen esanetan-. Orduan, ikasleak, familiak, irakasleak ikasle ohiak eta Pastoral Barrutiko beste hainbat lagun batu ziran Santurtzin eta haurren leuzemiaren inguruan gehiago jakin eben eta minbizi honi aurre egiteko ikerketarako dirua batu zan. 

Aspanovas Bizkaia “Unoentrecienmil” alkarteak

Ikastetxeko haurrek katekesian ikasi eta bizi izandakoa bater jarri eben eta ondoren sortu zan koordinazino eta konpromisoa Santurtziko Eleiza lez eta dirua batzen hasi ziran Aspanovas Bizkaia alkartearen egitasmoetarako –janari-txartelak eta parking-txartelak familientzat, gizarte trebetasunerako tailerrak, clown, yoga umeentzat- eta haurren leuzemiaren inguruko ikerketa sustatzen dauan Unoentrecienmil fundazinorako.

Kanpaina honetan, 4.348 euro batu dabez eta martitzenez txeke bana emon eutsen alkarte horreei.

“Pastoral Barrutia harro dago emondako laguntzagaitik, izan be alkarregaz indartsuago garala eta Bizkaiko Eleizaren aurpegi solidarioa hobeto erakutsi geinkela agertu dogu-eta”.  

Donación a "UnColeEntrecienMil", para apoyar la investigación de la leucemia infantil.