Heziketarako saioa CECO alkartearen -Pertsona katoliko itsuen Bizkaiko alkartea- ohiko batzar baten egin zan. Marian Caselles Eleizbarutiko arduradunak azaldu dauanez, Buizak VI. EEEari buruzko berbaldi “oso didaktiko eta atsegina” eskaini eban. Bere esanetan, “hainbat adibide jarri eban Eleizbarrutian lantzen diran Ebanjelizatze-egitasmoak zer diran eta euren helburua zertan datzan argitzeko, egitasmoaren helburu nagusia argi eta garbi azalduz: Eleiza biziago, abegitsuago egin eta Espiritu Santuaren esperientzia biziz”.
Buizak Egitasmoaren lau erronkak aitatu ebazan: Iragarri, ospatu, zerbitzatu eta alkartea”, eta horreetako bakotxean egin diran hautaketak. CECO alkarteko kideek be euren ekarpenak egin ebezan, hemen, Eleizbarrutian zer izan gura daben azalduz: Espirituaz jantzitako talde abegitsu eta bizia.
Buizagaz hitzordua jarri eben hurrengo hiruhilerako sinodo-seneko Eleizaren gaia aztertzeko: “ahalmen-urritasunetik eta Erroman burutzen ari diranari buruz, azken europar batzarretik, eta Gotzainen Batzarretik ildo honetatik emoten diharduen urratsak kontuan hartuta”.