Gotzain Kontseiluak azken txanpan dan kurtsoa ebaluatuko dau Berrizen eta oinarrizko gaiak eta egun nabarmenen egutegia aztertuko ditu 2023-2024 ekiturteari begira.
Kurtsoko azken Gotzain Kontseilua, Berrizen
Berrizko Mesedetakoek Berrizen bertan daukien Barnezabal Gogarte Etxean ospatuko dira gaur eta bihar Gotzain Kontseiluaren kurtso honetako azken saio biak. Kide guztiek -Eleizbarrutiko gotzaina, bikario nagusia, lurraldeetako bikarioak, Juanma Seco idazkari nagusia eta Marisa Arias (Laikotzarako Idazkaritzako zuzendaria), Manu Moreno (Karidade eta Zuzentasunerako ordezkaria ) eta Clara Arza (Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaria) kontseilu zabaleko hiru partaideak- parte hartuko dabe kurtso amaierako saio horreetan. Juanma Seco eta Marisa Ariasen azken batzarrak izango dira kontseilu horretan, datorren kurtsoan beste eginkizun batzuk izango dabezalako eta gaur egun Bizkaiko Caritaseko zuzendari dan Carlos Bargos arduratuko dalako arlo bi horreez.
Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea, Pastoral ekintza
Honan etiketatuta: Berrizko Mesedetakoak, Gotzain Kontseilua