Adin Txikikoen Babeserako eta Sexu Gehiegikerien Prebentzinorako Bilboko Eleizbarrutiko Batzordea gaur batzartu da Derioko Seminarioa eraikinean. Aurretik, ekitaldia egin da Adiskidetasunaren Basoan. Katedralean, joan dan marrtxoan, gehiegikerien biktimen alde egin zan ospakizunean aurkeztu zan olibondoa aurrean ebela, biktimak gogoan izan dabez.
Carlos Olabarri Batzordeko zuzendariak “errubakoaren sufrimentuaren lekuko izan zan” arbola non landatuko dan erakutsi dau. Hain zuzen be, “bakearen aldeko monolitoaren eta gure herriari egundoko sufrimentua eragin eutsan zoritxarraren lekuko izan zan Gernikako Arbolaren ondoan egongo da”.
Olibondoa hurrengo Zuhaitz Egunean landatuko da Basoan. Egun hori, otsailaren 5ean, Agate Deunaren Egunez ospatzen da urtero.
Ebanjeliotik hartutako esaldia
Ekitaldian, “hainbeste biktima errubakori” eragindako “gatxa” gogoratu gura izan dau Olabarrik, biktimen aldeko otoitzaldian katedralean jarri zan plakak jasoten dauan idazkia gogoratuz: “Txiki honeetako bati egin zeuntsena, neuri egin zeunsten”.
Bisita Eleizbarrutiko Artxiboari
Batzordeko kideek bisita egin dabe Eleizbarrutiko Artxibora Anabella Barroso zuzendariak gidatuta. Hartu-emon estuan dagoz beragaz jasotako kasuen inguruko informazinoa batu ahal izateko.
Batzordeak gogoratzen dauanez, salaketa egin gura dauanak mezua bialdu leike honako helbide honetara: protecciondemenores@bizkeliza.org