Gernikaldeko makina bat familiak egin eban bat atzo “Ume solidarioak” jardunaldiagaz. Beste urte batez, helburua bete dabe: “Jainkoa, maitasuna eta zuzentasuna dala ikasi dogu”.
“Ume solidarioak” jardunaldia, antolatzaileen esanetan, “maitasunetik sortzen dan zuzentasunezko eredua da. Poz handiz ospatu dogu otoitz eginez eta azoka ospatuz”.
Azoka, goizeko 10:00etan zabaldu eben; eguerdiko 12:00etan ospatu zan Eukaristia San Bartolome parrokian eta 14:00etan, ohiko zozketa egin zan. Saria, 1.855 zenbakiak jaso eban. Partaide asko eta asko kalejiran joan zan merkatu-plazaraion txistularien eta Kosnoaga taldeak egindako pankartaren atzetik.