“Familien POZA zarie, munduaren POZA, Eleizaren POZA” dinotse Frantzisko Aita Santuak bere mezuan neska-mutikoei.
Atzo Zornotzan ospatu zan Eukaristian, Jesusek emoten dauan POZA “euren inguruan, anai-arreben artean zabaltzeko eta Jesusek emoten deuskun maitasuna agertzeko” eskatu jaken umeei.
Umeek “Poza” hitza osotu eben.
Meza amaitzeaz batera, parrokiako lokaletara joan ziran eta Ana Rosa eta Jorge Luis kontu-kontalarien saioaz gozatu eben. Ana Rosa Barrios izan zan 2023.eko martxoaren 8ko “martxoak8emakume” ekitaldian Eleizbarrutiaren autormena jaso eben emakumeetako bat.
Azkenean origami-bihotza egin eben “gure laguntza eta POZA behar dabezan” pertsona eta egoerak gogoratuz eta txokolatea hartuz.