Gabon-agurrean agertzen dan txirkoria-bedarrak Bizkaiko makina bat leku eta inguruabar zeharkatzen dau.
Azkenean, Pagasarri mendian kokatutako jaiotzan pausatzen da. Han, izan “berezi” bilakatuko da. Inguruak kolorez beteten diharduan eta gure gizarteko ahulenei argi egin gura deutsen Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren logoa da.
Gabon-agur mamintsua
Gabon-agurrak maitasunezko mezua helarazo gura deutso Bizkaiko gizarte osoari Gabonetako argiek ezkutatu egiten dituan hainbat egoera agertzera emoten dabezan marrazki bizidunen bitartez.