21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Virgile Moninek emongo deutso amaiera “Bilbao hiria’ organo-jaialdiari
03.06.2023

Virgile Moninek emongo deutso amaiera “Bilbao hiria’ organo-jaialdiari

Gaur, arratsaldeko zortzietan, kontzertua ospatuko da Bilboko San Felicisimo eleizan, "Diego Amezua" organoaren adiskideen alkarteak antolatzen dauan "Bilbao hiria" nazinoarteko organo-jaialdiaren 11. ekitaldiaren barruan. Virgile Monin organista bretoia izango da protagonista eta honako honeen lanak interpretatuko ditu: Sergueï Rachmaninov, Georg Friedrich Haendel, Alberto Ginastera, Alexandre Guilmant eta Sigfrid Karg-Elert.

Virgile Moninek (Bretaña, 1987) Nanteseko Kontserbatorioan egin ebazan ikasketak, batez be Michel Bourcierren organo-ikasgelan. Frantziako Tolosako Organoen Nazinoarteko Lehiaketan saritua, lehenengo saria irabazi eban Biarritz eta Luxenburgoko lehiaketetan eta Institut de France Arte Ederren Akademiak emoten dauan Jean-Louis Organo-sari nagusian.

Organoaren eta organo-musikaren sustapenagaz konprometituta dagoan Virgile Monin musikariak hainbat kontzertu emoten dau Frantzian zein atzerrian. Bere emonaldietan islatzen danez, benetan gustuko dau organo sinfonikoa eta makina bat transkripzino egiten dau musika-tresna horretarako eta eta maiz esku-hartzen dau egitasmo originaletan. 

Monin organo-irakasle eta musika-idazketaren irakasle Tarbes-Lourdes-Pyrénéeseko departamentuko kontserbatorioan.