2026ko otsailaren 21ean Erandion
“RECONCILIACIÓN… BIDEAN”
Topaketa honetan, hainbat lurraldetan martxan jarri daben irakurketa sinistedunaren oihartzunak jasoko doguz otoitz jarreran. Norbanako edo talderen batek bere inguruan izandako indarkeriazko egoeraren bat bihotzetik eta ebanjeliotik pasatzeko ariketa hau egin gura badau, web orrialdera jo daike jardunbidea eta lagungarriak eskurateko, hemen edo Bake eta Adiskidetzerako batzordeagaz hartu-emonean jarri: pazyreconciliacion@bizkeliza.org
Goizeko ordutegia:
10:00: Harrera Altzaga-Erandioko parrokian (metroaren ondoan)
10:15: Topaketaren aurkezpen eta motibazinoa San Agustin eleizan
10:25: Alkarte otoitzaldia lurraldeetan egindako irakurketa sinistedunen oihartzun eta ikasteak oinarritzat hartuta
11:15: Alkarrizketa taldeetan: Ze gatazka dago indarrean alkartean eta lurraldean? Zelan sortu daikeguz adiskidetzea sustatzen daben alkarteak eta zelan izan gaitekez adiskidetzearen eragile?
12:00: Bateratze-lana
12:30- 13:00: Oroimen eta adiskidetzeko zeinua eta ibilaldia Erandioko kaleetan
Izena emotea:
Topaketa ondo antolatzeko aldez aurretik ondorengo orrian izena emotea komeni da: Hemen.
Dagokiozan artxiboak:
Bake eta Adiskidetzerako batzordea







