21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Zainketa aringarriei buruzko berbaldia Areetako Mesedetako Ama parrokian
12.06.2024

Zainketa aringarriei buruzko berbaldia Areetako Mesedetako Ama parrokian

Jacinto Batiz doktoreak berbaldia eskainiko dau gaur 19:30etan, Areetako Mesedetako Ama eleizan. "Kultura aringarrirantz" goiburuaren haritik, zainketa aringarrien eta honeek zabaltzeko preminaz jardungo dau. 

Santurtziko San Juan de Dios ospitaleko ‘Hobetu zaindu’ Insititutuko zuzendari dan Jacinto Batiz doktoreak kultura aringarriari buruzko hainbat berbaldi eskain deutse Eleizbarrutiko talde eta parrokiei. Holako ekitaldi baten esan ebanez, gure gizartean, “oso ondo ezagutzen da medikuntzaren kultura prebentiboa eta sendatzailea, baina jenteak ez daki medikuntzaren kultura aringarria zer dan eta nire ustez batera emon beharreko hiru diziplina dira”.

Batizek azaldu ebanez, gaixotasuna prebenitu eta sendatu ezin dogunean, “zeozer egin behar dogu eta orduantxe sartzen da jokoan medikuntza aringarria”. Gai honeen inguruan jardungo dau gaur arratsaldez Areetan, 19:30etatik aurrera.

Batizek azaltzen dauanez, kultura aringarriaz berba egitea funtsezkoa da “herritarrak ahaldundu daitezan eta arreta hau be eskatu daien, gaur egun gure estatuan ez dago-eta bermatuta”.

Batiz

Bere argitalpen barriaren aurkezpena

Datorren astelehenean aurkeztuko dauan liburua lehen pertsonan idatzitakoa da. Honetan, heriotzaren aurrean dagozan pertsonen zainketea zelakoa izan behar dan azaltzen dau.

 ¡ Cuidadme así! liburua
¡Cuidadme así! liburuaren azala

Argitalpenaren atarikoa Joseba Segura gotzainak idatzitakoa da. Bertan dino lan hau “beharrezkoa” dala eta maitasunaren eta esperientziaren eskutik idatzitakoa dala.

Liburuaren sarreran egileak zera eskatzen dau “heriotzaren orduan lagun baten eskua gura dot: nire azken unean joaten itxi deistala baina ez daitela izan behar dana baino lehenago” 

El Dr. Jacinto Batiz durante su intervención.