22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Kultura 5 Zeberioko ermita biren barriztapena
12.11.2024

Zeberioko ermita biren barriztapena

Biak Zeberiokoak izan arren, parrokia desbardinetakoak diran ermita bi konpontzen dihardue, hain zuzen be, Saldiaraneko San Pedro eta San Blas ermita eta Zeberioko Santa Krutze ermita.Ugao-Miraballeseko San Bartolome parrokiaren ardurapean dago bata, eta Zeberioko Olabarrietako Santo Tomas parrokiarenean bestea, berari dagokionez. Parrokia biak San Migel-Orozko Pastoral Barrutian (PB) dagoz. 

Aspalditik, Saldiaraneko pastoralgintza Ugao-Miraballeseko parrokiaren ardura da, arbide hobea dau-eta handik Zeberioren mugan egotean. Orain dala hiru urte, pandemia garaian, uholdeek eraitsitako alboko horma bereraiki behar izan eben, baina orduan ezin izan zan teilatua konpondu. 

Orain, Bizkaiko Foru Aldundiaren 10.000 euroko laguntza aprobetxatuz, lanak amaitu egin gura dira. Lanen kostua, 48.246,69 eurokoa da eta, beraz, 38.246 euro falta dira. Pastoral Barrutitik dei egin deutse Saldarianeko, Ugao-Miraballeseko auzotarrei eta ermita maite daben guztiei diruz lagundu daien, ondorengo kontuan sarrera eginez:: Kutxabank ES77 2095 0164 2090 0643 7702.

Santa Krutze

Beste alde batetik, Santa Krutze ermita, Ugao-Miraballes eta Zeberio lotzen dituan errepidetik barrurako egotean, Zeberioko Olabarrietako Santo Tomas parrokiaren ardurapean egon izan da. 

Zoritxarrez, orain dala urtebete, trafikoko istripu batek kalte larriak eragin ebazan eleizpean. Istripua izan eban autoaren aseguru-etxeak 12.105,50 euro ordaindu ebazan kaltetutako zatiagaitik. Baina eleizpe osoa konpontzeko 35.431,41 euro behar dabez. Beraz, 23.325,91 euro falta diranez, dei egin dabe auzoko eta Zeberioko herritarrei zein ondarea zaintzeko prest dagozanei, laguntza eske. Sarrerak hemen egin daitekez: Kutxabank: ES10 2095 0164 2620 3400 0141.

Ermita Santa Kruze, de Zeberio