26-12-2024 Esteban, protomartir
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Zelan kristau izan gaur egun, Arraizpeko gazteen gogoeta
22.01.2024

Zelan kristau izan gaur egun, Arraizpeko gazteen gogoeta

Asteburuan, Arraizpe Pastoral Barrutiko (PB) gazteek erretiroa ospatu dabe, "gehiagorako aldia da" goiburuaren haritik.Partaideen esanetan, "zapatu goizez, zelan izan kristau nire gaurko errealitatean galdera eginez ekin geuntsan egunari". Marta Pastorrek (CVX komunidadeetakoa) gidatu eban lehenengo bakarkako otoitzaldia, "Laudato Si entziklikaren, Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) zerumugan jarriz".

Zapatu arratsaldez, “Jesusek danona dan etxea zaintzen eta danon etxe egiten jarraitzeko egiten deuskuzan deiak” batera jarri ebezan.

Manu de las Fuentes izan zan buru domekako Eukaristiak, erretiroa antolatu eta sustatu eban taldeak lagunduta,b“bakarka eta. aldi berean, alkartean ospatzearen garrantziaz jabearazoz eta ulertarazoz”.

Arraizpe PBko gazteria

Patxo Ateka PBan pastoral aldia egiten diharduan abadegaiak bere lekukotasuna eskaini eban eta gazteen esanetan, “guztiz positiboa izan zan eta bera eta seminarioko bizitza hobeto ezagutzeko aukera izan dogu”.

Arraizpe PBko gazteria

Pilak kargatu

Amaieran, gazteen esanetan, asteburuan, geldialdia egin eta Jainkoagaz hartu-emona izateko eta Jainkoari entzuteko aukera izan dabe. “Era berean, alkarte-, eleiz-sena biztu dogu. Parte hartu dogun gazteok ez dogu hartu-emon, konpromiso… bera alkartean. Esperientzia guztiz positiboa izan da eta PBan pastoralgintzan dihardugunoi pilak kargatzeko balio izan deusku, apurka-apurka, bakarka zein alkartean, esperientzia barriak sortzen dihardugu-eta”.

Arraizpe PBko gazteria
El grupo que ha participado en el encuentro.