Gaur urriak 7, arratsaldeko zazpiretan Lan pastoraltzak San Nikolas eleizearen aurrean egoteko deialdia egiten dau. Bertan hasiko da martxea alde zaharretik, katedraleraino lan duinaren alde eskatzeko.
Aste honetan, Bizkaia Irratian, Zorione Fundazurik, Lan Pastoraltzako kideak egunaren nondik norakoak azaltzen dauz:
Zergaitik jardunaldi hau ?
2015ean hasi ginan aldarrikatzen egun hau Bilboko Elizbarrutian eta aurreko urteetan pausoak batu edo giza kate bat egin zan. Aurtongo helburua da pausoak batzea. Horretarako dorsal bat atara da urriaren zazpiaren zenbakiagaz.
Azken baten, behar duinaren alde aktibo izatea eskatzen dozue?
Hori da. Sinisten dogu lanak ezin dauela heriotzarik ez istripurik ekarri. Lanak bizitzen lagundu behar dau.
Holako egun baten aurrean zer jatortzu burura?
Egin diran gauza batzuk gogoratzen doguz, gauza onak, behar duina lortzeko bide horretan baina baita be egiteko dagozanak be. Batzuk aipatzearren. Gauza onen artean esango neuke, etxeko langileen egoera arautzen dauan legea egon badagoala. Orain arte pertsona horreek ez eukien langabezia kobretako eskubiderik eta orain bai.
Bestalde, lan merkatuaren erreforma arautzen dauan legeak be aldi baterako lana barik kontratu mugagabeak bueltatzen dauz eta aitatzekoak dira Caritasen estiloko erakundeak bultzatuta, gizarte integraziorako hainbat enpresa be badagozala.
Baina zer dago ondino egiteko? Ikuskaritza gehiago egotea behar lekuetan segurtasun neurriak beteten dirala ikusteko. Bestalde, azpi kontratazino ikaragarria dago eta lan baltzean dabilen hainbat etorkinen erregularizazinoa be garrantzitsua da. Emakume askok egiten daben lana etxekoak zaintzen, baldintza kaskarretan…..
Alkarrizketa osoa hemen.
Urriaren 13ra arte, lan duinaren aldeko dorsala
Aukerea dago oraindino urriaren 13ra arte dorsala jantzi eta Eleizbarrutira argazkia edo bideoa bialtzeko edo sareetan irudia alkarbanatzeko. Azken baten, zera da asmoa: lan duinaren aldeko aldarrikapen publikoa egitea. Oraindino be zer egina dago-ta arlo honetan.