Salatu zanez, “Milaka lagun dago gaur egun lanik egin ezinik eta baldintza eskasak hedatuta dagoz langileen artean eta honeen ahultasuna, nabarmena da. Esadek2 prestatutako txostenaren arabera, lanean ondo ez egoteak buruko arazoak dakartsez langileei eta horreen eraginez lanpostua itzi egin behar izaten dabe. Baldintza hobeak bilatzea eta lana eta familia buztartzea be askoren arrazoi izaten da lanpostua itzi eta barriaren bila joteko”.
“2023an, “gizalegezko lanak lan osasungarri izan behar dau” aurtengo goiburuan islatzen danez, lantokietako segurtasunak dauan garrantzia nabarmendu gura dogu, lana ezin da-eta pertsonen aurkako zigortzat hartu. Frantzisko aita santuak dinoan lez, “lana da gizon eta emakumea Jainkoaren antzeko egiten dauana, lan eginez, gizon-emakumea sortzaile dalako, sortzeko gauza dalako”1. Horregaitik, gure herriko langile askoren egoera eskasa salatzen dogu, laneko ezbehar-kopuruak behera ez ezik gora egiten diharduala ikusita, eta ezinbesteko dala zoritxarreko orban hori salatzea. Apirilaren 28an (Laneko Segurtasun eta Osasunaren aldeko Eguna), Eleizak bere kezka azaldu eban “Zaindu egiten dauan lana” agirian, “lanean osasunik ez izatea konponbide kolektiboak eskatzen dituan gizarte arazoa” dala adierazoz”.
06.10.2023
Atzo, “gizalegezko lanaren aldeko” ekitaldi publikoa Bilbon
Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna dala-eta, atzo -eguena- ekitaldi publikoa egin eben Bilbon, Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4). Lehenengo, bideo-foruma ospatu zan, "Perder la vida por ganarse el pan" dokumentalaren inguruan eta, ondoren, salaketarako keinu publikoa Bilboko Areatzan. Maite Valdivieso eta Jose Antonio Gonzalezek agiria irakurri eben.
Hemen argitaratuta: Karidade eta Zuzentasunak, Langile, Lehenengo Orrialdea, Pastoral ekintza
Honan etiketatuta: