21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Zabaldu da epea aurton Errekalden izango dan Pobreen Munduko Egunerako izena emoteko
26.10.2023

Zabaldu da epea aurton Errekalden izango dan Pobreen Munduko Egunerako izena emoteko

Frantzisko Aita Santuak azaroaren 19rako deitu dauanPobreen Munduko Eguna dala-eta, Bilboko Eleizbarrutian topaketa egingo da bezperan, Errekaldeko Arrosarioko Andra Mari parrokian. Ekitaldia goizeko 10:00etan hasiko da ondo etorriagaz eta On Joseba Segura gotzainak gidatuko dauan otoitzagaz. Bertan izango da Sebastian Mora Caritas Española erakundeko idazkari nagusi ohi eta Comillaseko Pontifize Unibertsitateko etika-irakaslea. Azaroaren 15a da izena emoteko -hemen- eguna.

Aurtengo Zeinuaren  euskarri lez, kurtso hasierako,kartela erabiliko da: hainbat pertsonen silueta arrosa-leihoari begira. Kartelaren bidez, dei egin gura jaku, antolatzaileek azaldu dabenez, BIlboko Eleizbarrutiko norbanako eta erakundeek “gure inguruko pobreziei begiratu deiegun eta hutsune zuriak aurpegi eta izenak jarriz bete daiguzan”.  

Datorren azaroaren 18an Errekalden egingo dan topaketan izena emoteko epea –hemen- gaur zabaldu da.

Laster izango dira eskuragarri domekako ospakizunerako eta adin talde ezbardinetarako lagungarriak.

Pobreen Munduko Egunari (PME) lotutako Zeinua

Pobreen Munduko VII. Eguna azaroaren 19an ospatuko da. Zeinua, bezperan ospatuko da berbaldi bat eta ondorengo hausnarketa sakonagaz eta baita domekan bertan be, Bizkaiko alkarteen ospakizunetan.

Zeinua 10:00etatik 13:00era egingo da. Sebastian Moraren berbaldiaren ostean talde-lana egingo da fedearen dimentsino sozio-karitatiboaz hausnartzeko. Oraingoan, bertaratutakoek salda beroa hartuko dabe atsedenaldian, bakotxak eroandako katiluan. “Keinu honegaz, gure pobreziak besteakaz banatzen doguzala irudikatu gura da”.

Domekaz, Eleizbarrutiko alkarteetan izango dira ospakizunak

Frantzisko Aita Santuaren mezua PMErako:hemen