500 lagunetik gora parte hartu eban atzo Bilbon, “Belengo Bakearen Argiaren” ospakizunean.
Gotzainak bere berbaldian, Lurralde Santuan gertatzen ari dana gogoratu eban: “batzuk, ez besteak baino txarragoak diralako, egundoko arma-kopurua dabelako baino, herri osoa suntsitzeko gerran dagoz buru-belarri sartuta”.
“Belengo argia ezin da inposatu, baina ez ditu arazoak zartakoka edo kanoikadaka konpontzen, baina sendoa izan gura dau, bere indarrak mundu honetan maitasun apur bat jarri leikela sinisten dogulako askok, beharbada ez arazo guztiak konpontzeko, baina bai maitasun apur bat, irribarre eta itxaropen apur bat jarteko egoera guztietan”.
Gotzainak eskerrak emon eutsezan antolatzaileei eta ekitaldian batu ziranei: “Eskerrik asko ohitura honi eusteagaitik eta urtez urte mailaz igoteagaitik”.
“Eskerrik asko ahalegin txiki eta esanguratsu honengaitik: argia jaso eta zuen etxe eta bizigiroetara eroateagaitik”.
Belengo Bakearen Argia: Belen-Amman-Viena
Normalean, Vienatik Europa osora zabaltzen da Belengo Bakearen Argia, baina aurton Tel Avivetik etorri da.
Inguru haretan egundoko arazoak dagozanez eta Tel Aviven hegazkina hartzea oso gatxa danez, argia Belenen hartu eban Valid Kamar argazkilariak -bere familiak hasieratik parte hartu dau Bakearen Argian- eta Jordaniara eroan.
Kamarrek amman Jordaniako uribururaino eroan eban argia eta handik hegaldi erregularrean VIenaraino, gero Europa osoan banatzeko.