22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gernikan, klaratarrei buruzko ikus-entzunezkoa eta Caritasen aldeko kontzertua
29.12.2023

Gernikan, klaratarrei buruzko ikus-entzunezkoa eta Caritasen aldeko kontzertua

Gaur eta bihar, ekitaldi garrantzitsuak ospatuko dira Lizeo antzokian. Lehenengoa, gaur iluntzeko 20:00etan, 'Agur Santa Clara' 14 minutuko dokumentalaren emonaldia izango da. Gernikan 600 urtez bizi ondoren, klausurako monja honeek agur esan eutsen gernikarrei gotzaina buru zala ospatu zan eleizkizunean eta eurek eta komentuak itzi daben arrastoa jasoten da ikus-entzunezkoan. Pedro Durana eta Doru Ionut Prisacarluk zuzendu dabe gaur estreinatuko dan dokumentala. Bihar, leku berean, Caritas Bizkaia erakundearen aldeko kontzertua ospatuko da eta Gontzal Mendibilek abestuko dau Ugao Sarea abesbatzagaz eta Basauri Koral Alkarteagaz batera iluntzeko 20:00etatik aurrera.  

Klaratarrak itzal handikoak izan dira Gernika-Lumon. Klausurako monja honeek 600 urtez egon dira Gernikan eta joan dan martxoaren 18an gernikarrek agur esan eutsien esker oneko mezan parte hartuz.

Gernikako klaratarrak
Alkarteko nagusia agurreko Eukaristian

Gaur aurkeztuko da ‘Agur Santa Clara’ ikus-entzunezkoa eta egileek azaldu dabenez, Gernikako Batzar-etxearen ondoan dagoan komentuan gizaldiak emon dabezan klatatarreik izten daben “hustasunezko sentimentua jaso” gura izan dabe.

Alkarteari buruzko bitxikeriaren bat

Gernikako klaratarren alkarteak, otoitz egiteaz gainera, baeban beste egitekoren bat edo beste be, esate baterako, alkarterako eta sakristiarako jantziak jostea. Edo, askok ez dakian arren, eurek prestatzen eben “kalitatezko” txokolatea prestatzea batzarkideentzat, laguntzaileentzat eta Bizkaiko Batzar Nagusien batzarrak zirala-eta ospatzen ziran jokoetan parte hartzen ebenentzat. Inork ez daki ondo nondik datorren ohitura hau, 1829tik 1854ra arteko kontuak baino ez dira-eta gordeten.

Gernikako bonbardaketaren eraginez biztutako suteek suntsitu egin ebezan komentuko artxibo gehienak.

Gontzal Mendibil musikagile eta abeslariaren kontzertua

Beste alde batetik, bihar -zapatua-, Caritas Bizkaia erakundearen aldeko kontzertua ospatuko da Lizeo antzokian iluntzeko 20:00etan.

Gontzal Mendibilek Kurutzeko San Joanen olerkiak -Luis Baraiazarra karmeldarrak itzulitakoak- abestuko ditu.

Abeslaria pozik eta “harrituta” agertu da diskoak izan dauan harrera onagaitik, izan be, hainbat kontzertu eskaini dau Bizkaian. Bihar, Gernika-Lumon aurkeztuko dau abesbatza biren laguntzagaz.

Tanto el documental como el concierto se presentarán en el Lizeo Antzokia