Jose Ignacio Iturmendi Mufungaren Adiskideak Fundazinoko kideak Radio Popular-Herri Irratiari eskainitako alkarrizketan azaldu dauanez, “kontzertuan batu daiten dirua Mufungaren Adiskideak FundazinoakKongoko Errepublika Demokratikoko Mufungako misinoan sustatzend ituan heziketa-egitasmoetarako izango da. Zehazki, ikasten diharduen emakume gazteentzako beketarako”.
Unibertsitaterako bekak
Jose Ignaciok gogoratu dauanez, “1996-1997 kurtsoan hasi ziran unibertsitaterako bekak emoten. Orduan zazpi neska-mutikori emon jakezan bekak Mufungatik 400 kilometrotara dagoan Lubumbashiko unibertsitatean ikasten jarraitu eien. Urte batzuk aurretik, ikastetxerik ez egoalako, umeak eskolatzeko arazoak ebezan familientzat ezinezkoa emoten ebana, egia bihurtu zan eta euren seme eta alabek Lubumbashiko unibertsitatera joateko aukera izan eben”.
Jose Ignacioren esanetan, “gaur egun, 25 urteren buruan, 120 baino gehiago dira Zuzenbidean, Medikuntzan, Ekonomian, Filologian…, lizentziatu diran mutil eta neskak. Pertsonak heztea prozesu motela da, baina horixe da, hain zuzen be, gizartea eraldatzeko bide bakarra”.
Halanda be, berak azaldu dauanez “emakumeek gizonen aurkera bardinak izan eta ikasketei lotea da erronkarik hndienetakoa. Familia, herrixka, gizartea…,, eraldatu gura badoguz, emakumea da ezinbesteko eragilea. Eraldaketarako benetako eragile bakarra da. Bitarteko gitxi dauan eta egunero bizirik irauteko borrokan dan gizartean, gatxa da seme eta alaba guztiei ikasketak egiteko aukera emotea. Aukeratu beharra dago, eta gehienetan, seme nagusia bialtzen dabe eskolara”.
“Lizentziadun eta doktore guztien artean, emakume epailea dago, hainbat emakume psikologo, ekonomilari, lizentziadun merkataritza-zientzietan eta administrazinoan… Azken batean, unibertsitatera doazan emakumeen kopuruak gora egitea da gure helburua”.