Bizkaia Irratiak Basauriko kartzelatik eskaini eban atzo irratsaio bat. Kartzelan bizi dan egoera agertzera emon zan, jenteak pentsatzen dauanagaz zerikusi handirik ez dauala ikusarazoz.
Bidesarik, orain dala hogeta haar urte kartzela pastoraltzatik sortu zanak,ondo ezagutzen dau presoen egoera. Euskadiko kartzeletan laguntzen dau gizarte bazterketa jasaten daben pertsonei zuzendutako hainbat egitarauren bidez.
🔴𝗕𝗮𝘀𝗮𝘂𝗿𝗶𝗸𝗼 𝗲𝘀𝗽𝗲𝘁𝘅𝗲𝗮
— Bizkaia Irratia (@BizkaiaIrratia) January 22, 2024
🎙️Heraclio Varona (@BIDESARI): “Espainiako espetxe sistema Europako gogorrenetarikoa da”
💥”Espetxera gehienak delitu txikiakaitik sartzen dira, delitu larriakaitik %14 baino ez” pic.twitter.com/hlHFbedttd
Gizarteratzea
Alde honetatik, garatzendiran askotariko prozesuak zigorrari lotuta dagoz. Bidesarik kartzelan bertan zein kartzelatik kanpo eskaintzen dau zerbitzua. Hiru etxe ditu eta han hirugarren graduan dagozan presoakaz jarduten dau.
‘Mugituz’ egitarauaren bidez, presoen oinarrizko beharrizanei -erropak, heziketa tailerrak, kirol jarduerak…- erantzuten ahalegintzen dira. Heraclio Varonak azpimarratu dauanez, “presoak aktibo egon daitezan egiten dogu, kartzelan euren egoera duinago egiteko”.
60 urteko kartzela
Basauriko kartzelak 60 urte bete ditu aurton. 2023an obrak egin dira patioan, dutxetan, sare elektrikoan eta hainbat gelatan.
Kartzelan dagozan pertsona gehienak behin behin-behineko espetxeratzean dagoz, epaiketaren zain edo epaia jasoteko zain. Gitxi batzuk zigor luzeak beteten dagoz. Gizonak bakarik dagoz eta emakume presoak Zaballako arabar kartzelan dagoz.
Jaime Tapia Eusko Jaurlaritzako aholkulariak Bizkaia Irratian zehaztu dauanez, “Basuriko kartzelan, ETAko presoak, sexu gehiegikeriak egin dabezanak edo genero-indarkeriaz baliatu diranak dagoz, besteak beste. Iruzurra edo trafikoko arau-hauste larriak egin dabezan gaizkileak be hantxe dira”.
Basauriko kartzelan, 565 preso inguru dago gaur egun eta asko hirugarren graduan da, hau da, kontrolerako eskumuturrekoa dabe eta kartzelatik kanpo egiten dabe lo edo kartzelara bakarrik lo egiitera doaz. 172 preso bizi dira kartzelan urten barik, %80 bertokoak eta %20 kanpokoak.
💬𝗘𝘀𝗽𝗲𝘁𝘅𝗲 𝗣𝗼𝗹𝗶𝘁𝗶𝗸𝗲𝘁𝗮𝗿𝗮𝗸𝗼 𝗮𝗵𝗼𝗹𝗸𝘂𝗹𝗮𝗿𝗶 𝗻𝗮𝗴𝘂𝘀𝗶𝗮
— Bizkaia Irratia (@BizkaiaIrratia) January 22, 2024
🎙️Jaime Tapia (@Gob_eus): “Euskal kartzeletako aurrerapausu nagusia erdi-askatasuneko erregimena da”
💥”Pertsona bati askatasuna kentzea oso gogorra da, ez da txantxa bat” pic.twitter.com/jtm8qUy7wQ
Eusko Jaurlaritzak aurton zehaztuko dau kartzeletan behar diran profesionalen lanpostuen zerrenda eta “lan-eskaintza publikoa izango da 2025ean”.
Atzoko irratsaioan, kartzelan jarduten daben gizarte hezitzaile batzuk euren bizipenak kontatu ebezan.