Laugarren ekitaldia bete dauan ekimen hau, zapatu goizeko erretiro lez hasi zan eta Barnezabal Gogarte Etxean ospatzen dan asteburuko jarduera bihurtu da. Sustatzaileen esanetan, “barrura zabaltzen dan eta bizia sortzera bultzatzen dauan eremu izatea da helburua”.
Fede-zabalkunde eta Katekesirako VI. bikaritzako arduradun dan eta erretiroan laguntzaile lez jardun dauan Blanca Villanuevak azaldu dauanez, gure gazteei buruz “gaurko gazteriak luxua dau maite. lotsagabea da, agintea gitxietsi egiten dau, ez deutse begirunerik nagusiei eta marmarrean aritzen da lan egin ordez. Gazteak orain ez dira zutitzen nagusiak gelan sartzen diranean. Gurasoak ezeztatu egiten dabez, harrokeriaz hitz egiten dabe gizartean, mahaian posteak irentsi egiten dabez, hankak kurutzatu egiten dabez eta maisu-maistrak tiranizatu” berbok entzuteak gaur egun inor harritzen ez badau be, “ez dira gaur egungoak, Sokratesenak baino. Hau da, orain dala 2.500 urte esan zan hau eta gaur egun bardin gagoz. Gaur egungo gazteria ez da eskasena; urteak joan, urteak etorri, jabe bera izan dauan etiketa da”.
Aldaketa-zantzuak
Keinuetan, aurpegieran, mobimentuetan, ahoskeran…, antzeman eitekezan aldaketa-zantzuak, Blancaren esanetan…, “eta seguruenik, era batera edo bestera, bardinakaz hartu-emona izateko eran, taldeetan konpromisoak bizitzeko moduan, gertuko inguruakazko hartu-emonean eta, beharbada, gehiago amets eginez, gizarte eta munduagazko hartu-emonean eta horreetan izan leikien parte hartzean”.
Seguruenik Sokratesek asmatu eban gazteriaren deskribapenean, baina, seguruenik, bat etorriko zan deskribapen hori ez dala osoa esatean.
“Gazte askok ikasi leike isitasunaz eta Jainkoagazko barru-barruko hartu-emonagaz gozatzen (…) Ez doguz gazteak gitxietsi behar, kontenplazinozko proposamenak onartzeko gauza izango ez balitzaz lez. Nahikoa da estilo eta modalitate egokiak aurkitzea, esperientzia hain baliotsu hau bizitzen hasi daitezan” (224. zenb.). Christus vivit
Zapatu gaueko Taize otoitaldia:
Atzo, Agate Deunari abestu eutsen herriko jenteagaz batera: