Hilero, “Krisiaren aurrean, erantzuna, aldaketak eta… oinarrizkora!” gai orokorrari lotuta egiten diharduen berbaldi-sailean kokatzen da biharko mahai-ingurua be.
Parrokiatik dei egiten dabe biharko ekitaldian parte hartzeko. Orain arte ospatutako saioetan jente asko ibili dala eta hizlarien berbaldiak be onak izan dirala dinoe.
Aurtengo ekitaldiko aurreko berbaldiak entzuteko: hemen. Fernando Prado Ayuso Donostiako gotzainak, Bernardo Perez Andreo Murtziako Institutu Teologikoko irakasleak eta Miguel Ramon Viguri Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko irakasleak jardun eben hizlari lanetan.
Aurtengo egitarauari amaiera emoteko, Carlos GIl Arbiol Deustuko Unibertsitateko Teologia-fakultateko Idazteuneko irakasleak jardungo dau martxoaren 12an, “Jesusen espiritualtasuna, eredugarri aldi barrietarako” gaiaren inguruan.