“Laguntasuna Eleiza Behartsuari” fundazinoak urte biz bat lantzen eta argitaratzen dauan askatasun erlijiosoari buruzko txostenean jasoten dan ondorioetako baten arabera, munduko biztanleriaren %62,5 (heren bi inguru) askatasun erlijiosoa larriki urratzen dan herrialdeetan bizi da.
Fundazinotik azaltzen dabenez, “askatasun erlijiosoa izatea eta horretaz gozatzea ez da pribilegioa eta ez da gobernuek emondako edo baimendutako zerbait lez bizi behar, nahiz eta askotan holan dala emon. Edozeinek, munduko edozein herrialdetan eta edozein sinismenetan, bermatuta izan behar dau askatsun erlijiosoa, banakako gainerako eskubideen euskarri da-eta. Halanda be, gaur egun ez da holan. Fedea askatasunean bizitzeak bazterketa larria edo jazarpena ekarri leike eta hainbat herrialdetan, baita heriotza be”.