16-07-2024 Martes, XV semana - tiempo ordinario

Migrazinoa

Jarduera ebanjelizatzailea gure Eleizbarrutiko migrazinoen eremuan sustatzea da bere helburua. Egiteko hori honetan zehazten da: akonpainamendua askotariko pastoral errealidadeei eremu honetan, migrazinoen inguruan sentiberatasuna biztu, bakarka eta alkartean konpromisoa sustatu eta migrazinoen eremuan jarduten dauan beste hainbat pastoral eta gizarte errealitateakaz koordinatu.

Gehiago jakiteko eta hartu-emonerako

Arduraduna: María Jesús Calvo Miguélez Tl.: 944 795 619 Emaila: migraciones@bizkeliza.org Helbidea: Plaza Barria 4-2. 48005 Bilbao

Migrazinoetarako Pastoraltzaren inguruko barriak

26.06.2024

Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kultur anitzetako taldeek antolatu dabez gaurko 'Bizkaia isilik' bilkurak

'Bizkaia isilik' bilkurak egingo dira gaur arratsaldez, "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko". Bilkurak 19:30etan izango dira ohiko lekuetan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, …

25.06.2024

Migrazinoetarako Pastoraltza filipinarren Bizkaiko alkarteagaz batu da lehenengo aldiz

Atzoko egunez -astelehena-, Migrazinoetarako Pastoraltza filipinarren Bizkaiko alkarteagaz batu da lehenengo aldiz Romon. Batzar horretan parte hartu eben, besteak beste, Marije Calvo Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren barruan dagoan Migrazinoetarako saileko arduradunak, Fernando Marcos Areeta-Romo Pastoral Barrutiko (PB) arduradunak, Marian Romoko San Jose Langilea …

24.06.2024

600 lagun kultura anitzetako taldeen bilkuran, Ezkarain

Bilboko Eleizbarrutiko alkarte latinoamerikarrak atzoko egunez Ezkarain ospatu zan kultura anitzetako Iparraldeko nazinoarteko taldeen kurtso amaierako ekitaldian izan zan. Calahorra eta La Calzada-Logroñoko Eleizbarrutia arduratu da aurton harrera egiteaz. 

Agiriak

Hilaren azken eguaztenez. 19:30etan. Bilbao, Portugalete, Barakaldo, Galdakao, Durango, Balmaseda eta Getxo.

  Bilkura isila da, ez bortitza, etorkin eta errefuxiatuei alkartasuna adierazoteko. Frantziako Tolosan sortu zan herri mobimentu lez 2007an, eta hainbat herrialde eta uritara hedatu da. Hauxe da bilkura horreen xedea:

  • Migrazino-politikak eta bizimodu hobearen bila migratzen daben pertsonen eskubideen urraketa salatu
  • Pertsona horreek jasaten daben sufrimentu eta bidegabekeriaz jabetu
  • Etorkin eta errefuxiatuen aldeko alkartasun eta harreraren kultura sustatu
  • Herritarrak mobilizatu, etorkin eta errefuxiatuentzat erantzun zuzen eta duina bilatzeko borrokagaz bat egin daien.

Politika zuzenak eskatzen batzen gara, hain zuzen be:

  1. Gure herri eta uriak lur abegitsu izan daitezan eta euretan oinarrizko arreta bermatu daiten oinarrizko beharrizanei –elikadura, etxebizitza, osasuna, lana, sareak…- aurre egiteko.
  2. Estatuko, autonomia erkidegoetako, udaletako… aurrekontuetan migrazino-politika egokirako ezinbesteko partidak izendatu daitezan.
  3. Nahi bako migrazinoaren eragileei -gatazka armatuak, baliabide naturalen indarrezko ebastea, pobretasun eta desbardintasuna, klima-aldaketa, ustelkeria…- aurre egin deioen eta jatorrizko herrialdeetatik ataratea erabagitzen daben pertsonen joan-etorri segurua bermatu daien, euren bizi eta duintasuna arriskuan jarri barik.
  4. Atzerritarren Barneratze-zentroetan (ABZ/CIE) bertan dagozan pertsonen eskubideak bermatu eta zentro horreek itxi daitezan.
  5. BE –Turkia hitzarmenak lez, pertsonak merkantzia hustzat hartzen dabezan hitzarmen ilegal, immoral eta gizatasun bakoak atzera bota daiezan

Jarduera eta kanpainak

Migratzaile eta Errefuxiatuen Mundu Jardunaldia

Pertsonen Salerosketaren aurkako Gogoeta eta Otoizerako Munduko Eguna

Documentos:

Enlaces:

Videos:

a) Video exposición Personas víctimas de trata

b) Exposición “Punto y seguimos. La vida puede más”, sobre el drama de la trata de personas

itxi