Afrikar alkartetik azaldu dabenez, ekitaldien antolaketa, digu-bilketa, alkartearen beharrizanak eta jardueren plangintza lako gaiak landu ziran atzoko batzarrean eta alkartearen bizitza hobetzeko ideiak agertu ziran. “Orokorrean, batzarra arrakastatsua izan zan eta aukera emon eutsen kideei alkarregaz gogoeta egiteko, alkartearen bizitza espirituala sendotzeko eta guztien ongizatea ahalbideratzeko”.
Ekitaldiari hasiera emoteko, domekako Eukaristia ospatu eben, ondoren, batzarra ospatu zan eta amaitzeko, partaide guztiek hamaiketakoa egin eben eta maiatzaren lehenengo domekako hitzordura arte agurtu ziran.