Datorren egueneko erretiroa, Eleizbarrutiko abadeentzat garrantzitsua dan egunaren bezperetan izango da, izan be, maiatzaren 23an, Jesukristo Abade Nagusi eta Betierekoaren egunez, abadegintzen urteurrenak (Diamante, Urre eta Zidarrezko Ezteguak) ospatuko dira Begoñan.
Maiatzaren 23an, hain zuzen be, Juan José Priscok berbaldia emongo dau. Aita santuak izendatu eban berau Sinodo-seneko Eleizari buruzko Sinodoaren inguruko aditu eta Salamancako Pontifize Unibertsitateko Zuzenbide Kanonikoko Fakultateko katedradun da. Berbaldiaren ostean, 12:30etan, Eukaristia ospatuko da Begoñako basilikan, Bilboko gotzaina buru dala eta, jardunaldiari amaiera emoteko, bazkaria izango dabe Gogarte Etxean.