25-11-2024 Lunes, XXXIV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Kultura 5 Bizkaiko burdinaren ‘madarikazinoa’, munduko onena
03.07.2024

Bizkaiko burdinaren ‘madarikazinoa’, munduko onena

Komunikabideetarako Eleizbarrutiko sailak bideoa argitaratu dau Alberto Santana historialariak joan dan astean Bilbon ospatu ziran Eleizaren Kultur Ondarearen XLII. Jardunaldiei hasiera emon eutsen ekitaldian eskaini eban berbaldiagaz. Kultur Ondarerako Bizkaiko Foru Aldundiko Zerbitzu-buruak interes handiko zehaztasunak emon ditu aurkezpenean. Besteak beste, San Anton eleiza aitatu dau, Bilboko lehenengo tenplua, Santiago katedrala baino zaharragoa, uribilduko ezkutuan ikusi daitekenez. Milaka urtez Bilbaok izan eban baliabide natural bakarra, burdina, nabarmentzen dau. Halanda be, "iturburu itzel hareek madarikazinoa" eben, "ez genkian zelan prozesatu".

Milaka urtez, Bizkaiko izan zan “munduko burdinik onena”, beranduago Amerikan eta Afrikan aurkitu zan arte.

Alberto Santanak nabarmendu dauanez, “gure burdinaren aroa ez zan aberatsa izan burdinazko tresna eta lanabesei dagokienez”, ezin ziralako prozesatu. 

Bizkaira odol-zaina lako ‘mineral gorria’ aurkitzera etozan milaka lagunek eginahalak egin ebazan munduko burdinik onena eskuratzeko. Mineralean %60ko aberastasun minerala eban. Nahikoa zan labe txikia totxo, lan-tresna edo arma bihurtzeko. “Itas-ertzeraino hedatuta egoan baso ugari izanda, erraz lortzen zan erregaia labeetarako, mailu eta hauspoak mobiduteko indar eragilea emoten eben erreka laburrak egozan…”. Halanda be, beranduraino ez ziran guzti honetaz baliatu, hain zuzen be, hizlariaren esanetan, XVI. gizaldian.

Bilbao, azoka zabala izateko sortu zan

Zazpi kale eta harresia ebazan sorreran. Zubia eraiki zan itsasgorei urtenbidea aurkitu eta gurdiz zeharkatu ahal izateko. Atxurin (hatx zurian), “sendotze txiki bat egin zan, sasoiko ontzien amarratze-zerga erara”.

Tenpluak izan ziran “gure nortasunaren euskarri eta ipar”, alkartearen bizitza eleizen inguruan garatzen zan-eta.

Ondarerako Estatuko 25 Eleizbarruti inguruko sailetako arduradunen inguruan Santanak bere berbaldian eskaini ebazan gogoeta batzuk. 

Alberto Santana, en un momento de su ponencia