27-07-2024 Sábado, XVI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Caritaseko kontsiliarioek alderdi espiritualean laguntzeko erez hausnartu dabe
09.02.2023

Caritaseko kontsiliarioek alderdi espiritualean laguntzeko erez hausnartu dabe

Bilboko Eleizbarrutiko Caritaseko hogeta hamar kontsiliario edo laguntzaile batu zan atzo urteroko batzarra ospatzeko. Egunero egiten daben lanaren ingurukoak batera jarteaz gainera, ahuleziazko egoeretan dagozan pertsonen beharrizan espiritualak antzemateari buruzko gogoetari ekin eutsen. Julio Gomez zainketa aringarrietarako San Juan de Dios ospitaleko medikuak gidatu eban saioa, gaia osasun arloko testuinguruetatik aztertuz. Manu Moreno Bizkaiko Caritaseko ordezkariaren esanetan, ekitaldia egokia izan zan "kontsiliarioek egiten daben lana sakontzeko eta hobetzeko, euren laguntzaren hartzaile diran pertsonen alderdi espiritualean arreta jarriz".

Julio Gomez medikuak gidatu eban Bizkaiko Caritaseko kontsiliarioen urteroko batzarra eta alderdi espiritualean jarri eban arreta. Bere esanetan, alderdi hau guztiongan dago, baina are eta agerikoagoa da “arrazoia edozein izanda be, oinazez betetako egoerak bizi doguzanean”.

Honen haritik, zainketa aringarrietan aditua dan medikuaren ustez, garrantzitsua da Bizkaiko Caritaseko laguntzaileek alderdi hau kontuan hartzea. Bere ikuspuntutik, kontua ez da bakarrik “beharrizan nabarmenei epe laburrera erantzutea, pertsonengan sufrimentua eragiten daben beste egoera horreei heltzea baino”.

Caritaseko taldeek alderdi espirituala kontuan hartzea ezinbesteko dala dino Gomezek, holan, eurakaz hartu-emonean dagozan pertsonakaz bat egingo dabelako eta alkarregaz “harago begiratu”.

Caritaseko kontseilarien urteko topaketa