Barriak
Etiquetado como: Begoñako kofradia
Begoñako kofradiaren 30. urteurrena
Gaur, iluntzeko 20:00etan, dominak jarriko deutsiez Begoñako kofradiako anaikide barriei Begoñako basilikan. Ekitaldi berezia izango da, izan be, gaur beteten dira 30 urte Begoñako Ermandadea suspertu zanetik. 1995eko azaroaren 21ean, kofradía barritu barriak Begoñan ospatu eban lehenengo ekitaldia: hildako anaikideen aldeko meza. Gaur arratsaldez, Felix Alonso …
Iñigo Urkullu 2025eko Ohorezko Erromesa: "Kristau naz eta harrotasunez
Begoñako Andra Mari kofradiak aurtengo Ohorezko Erromesa aurkeztu dau jentaurrean: Iñigo Urkullu lehendakaria. Kofradiak, bere ibilbide eta arduragaitik eta Begoñako Andra Mariaganako jaieragaitik nabarmendu dan norbaiti autormena egiteko izendatzen dau Ohorezko Erromes dalako pertsona hori.
Begoñako kofradiaren 30. urteurrena
Gaur, iluntzeko 20:00etan, dominak jarriko deutsiez Begoñako kofradiako anaikide barriei Begoñako basilikan. Ekitaldi berezia izango da, izan be, gaur beteten dira 30 urte Begoñako Ermandadea suspertu zanetik. 1995eko azaroaren 21ean, kofradía barritu barriak Begoñan ospatu eban lehenengo ekitaldia: hildako anaikideen aldeko meza. Gaur arratsaldez, Felix Alonso eleizbarrutiko abade, eleizbarrutiko bikario nagusi eta kantziler ohi, Begoñako santutegiko errektore ohi eta gaur egungo epai-bikarioa Ohorezko Anai Nagusi izendatuko dabe. Ohorezko Anai Nagusiak alkar-meza emongo dau Begoñako …
Eleizbarrutiko ordezkaritza Lan Pastoraltzaren jardunaldietan
"Langile munduaren ebanjelizazinoa aro aldaketan" goiburuaren haritik ospatuko dira Lan Pastoraltzaren XXXI. Jardunaldiak. Gotzainen Batzarreko Karitate eta Gizarte Ekintzarako Gotzain Azpibatzordeak eta Pastoral Sailak antolatuta, El Escorialen ospatuko dira azaroaren 22 eta 23an. Bilboko eleizbarrutitik, Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak eta Maite Valdivieso Lan Pastoraltzarako eleizbarutiko ordezkaria izango dira bertan.
Txemi Santamaria: "besteei lagun egiteko eta zaintzeko, geure burua zaindu behar dogu"
Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak kurtsorako presatutako egitarauaren barruan, gaur goizean Lagungoko kide dan Txemi Santamariak saioa gidatu dau goizean Begoñako gogarte etxean. Txemik saioari hasiera emon aurretik esan dauanez, "heziketarako saioa eskaini gura dogu, ez berbaldi moduan, tailer moduan baino, norbere buruaren zaintzaren gaia landuz".
Mª Luisa Berzosak Sinodoaren esperientzia batera jarri dau Areetan
Maria Luisa Berzosa monja jesuitinak "Sinodo-sena: Eleizaren bidea: erronka eta konpromisoa" sinodo-seneko Eleizaren inguruko Sinodoan -Frantzisko aita santuak Jainkoaren herriaren Sinodoa deitu eban- bizi izandako esperientziaren inguruko "berbaldi interesgarria" eskaini eban atzo Areetako Santa Ana parrokian
Otxarkoaga ikastegia eta Begoña Martinez alkartasunezko lanagaitik saritu dabez
Antonio Menchaca fundazinoak 25 urte daroaz Bizkaian gizarte lana autortzen. Oraingoan, erakunde bat eta norbanako bat saritu ditu, biak eleizbarrutikoak. Alde batetik, Otxarkoaga ikastegia eta, bestetik, Begoña Martinez Osasun Pastoraltzan laguntzen dauana. Atzo ospatu zan ekitaldian banatu ziran sariak eta aitatutako biakaz batera Munduko Medikuak Euskadi alkarteko boluntarioak be saritu ebezan eta adimen-urritasuna daben Gorabideko pertsonak, euren borondatezko lan eraldatzaileagaitik. Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako sailburua eta Kerman Lopez bikario …
Abendualdi eta Gabonetarako lagungarriak
Bizkaiko Eleizak Caritas Bizkaia erakundeak eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzak Abendualdi eta Gabonetarako prestatu dabezan lagungarriak aurkeztuko ditu. Oraingoan, ahaleginak batu dabez gogoeta, hartu-emon eta alkarte ekintzara daroen bitartekoak sortzeko. Txatal hau hartu dabe abiapuntutzat: "Sein bat aurkituko dozue, oihaletan baturik eta askan etxunda" (Lukas 2, 12).
"Mariaren Leginoaren" deia bere erretiroan parte hartzeko
"Mariaren Leginoa" boluntarioen mobimentuak bere 75. urteurrena ospatzen dihardu gure eleizbarrutian. Oroitzapenezko ekitaldi nagusia joan dan urriaren 30ean ospatu eben. Bihar -azaroak 20, eguena-, erretorpa egomgp dabe 18:00etatik aurrera mobimentuaren egoitzan (Kapelutegi 12, 1. solairua ezkerretara. Bilboko Alde Zaharra). "Abendualdia" goiburuaren haritik ospatuko da, gura dauanak, militante izan ala ez, parte hartu leike eta, Koldo Alzola fraile hirukoiztarrak gidatuta, Frank Duff fundatzalearen inguruan garatuko da. Amaitzeko, Eukaristia ospatuko dabe.
75. urteurreneko erakusketak azken aldiari ekingo deutso Galdakaon
Bilboko eleizbarrutiaren sorrerako 75. urteurreneko ekitaldi ofizialak amaitu badira be, oroitzapenezko erakusketak bizirik eusten deutso ospakizunaren sugarrari. Herriz herri ibili dan erakusketa ospakizunen amaierako meza egunetik Santiago klaustroan egon ondoren, Galdakaoko Andra Mari eleizara lekualdatu dabe.
Laikotza: "Sinodoaren bideratzaile izatera deituak"
Batasun eta konpromiso ebanjelizatzailea haritzat hartuta, HOAC, EKO-ACG eta JOC mobimentuek batzarra nagusia ospatu eben alkarregaz Bilboko Tivoliko Jesusen Bihotza Mirabeen ikastetxean. Sinodoko Azken Agirian eta Ebanjelizatzearen Eleizbarutiko VI. Egitasmoan adierazotako jarraibideak garatzeko eta gauzatzeko aldian bideratzaile izateko erez gogoeta egin eben. Era berean, mobimentu bakotxak bere alkarte erronkak aztertu ebazan: Sinodoko azken agiriaren zabalkundea, EEEaren lehentasunak, osoko ekologia, sinodo-sena eta zuzentasuna lanaren eremuan. Mobimentuek euren asmoa berretsi eben: …



